Ginea Berria
- Artikulu hau Asiako uharteari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Ginea (argipena).
Ginea Berria[1] munduko bigarren uharterik handiena da, Groenlandia ondoren, 786.000 km2-ko azalerarekin. Asiako hego-ekialdearen muturrean dago, Australiako iparraldean.
6.4 milioi pertsona bizi ziren uharte osoan 2000. urtean.
Banaketa administratiboa [aldatu]
Mendebaldeko erdia Indonesiako administraziopean dago, ekialdekoak Papua Ginea Berriako herrialdea osatzen duelarik.
Geografia [aldatu]
Ginea Berriak balio ekologiko itzela dauka, biodibertsitateari dagokionez: izan ere, planeta osoko espezieen %5-10a irla honetan daude (portzentaia hau AEB eta Australiakoen antzekoa izanda).
Espezie mordoa endemikoak dira, hau da, bertan bakarrik daudela, eta milaka oraindik ezezagunak dira Mendebaldeko zientzialarientzat. Kalkuluen arabera, 200.000 zomorro espezie, 11.000-20.000 landarerenak, 650 baino gehiago bertako hegaztirenak, 400 anfibiorenak, 455 tximeletarenak ditugu, besteak beste.
Bestela, Puncak Jaya (4.884 m) uharteko eta Ozeania osoko mendirik altuena da.