Hematuria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hematuria mikroskopikoa.

Hematuria gernuan odola izatea da. Gernu bidez beti jariatzen dira globulu gorri apur batzuk, baina kopurua anormalki handia denean esaten da hematuria dela. Odola begi bistaz ikus daitekeenean (gernu gorrixka) hematuria makroskopikoa dela esaten da. Hematuria mikroskopikoa denean, berriz, gernuaren kolorea normala da eta gernu-analisi edo mikroskopio optikoaren bidez detektatzen da. Hematuria giltzurrunen, gernu-aparatuaren eta inguruko organoen eritasunen baten ondorioz sortzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]