Henri Victor Regnault

Wikipedia, Entziklopedia askea
Henri Victor Regnault

Henri Victor Regnault (Aix-la-Chapelle, Frantzia, 1810eko uztailaren 21a - Paris, Frantzia, 1878ko urtarrilaren 19a) frantses kimikaria eta fisikaria izan zen.

Biografia

Gay-Lussac frantses fisikari eta kimikariaren lekua hartu zuen Parisko politeknikoko kimika-sailean, eta Frantziako Collègeko katedradun egin zuten 1841ean.

Jariakarien estatikari buruzko ikerketak egiteaz gainera, uraren lurrunaren neurketak, gasen bero-ahalmen espezifikoarenak eta hotsaren hedatze-lastertasunari buruzkoak egin zituen. Kimikaren alorrean, ordea, alkaloide buruz egin zituen ikerlanak dira aipagarri, eta etilenoaren ordezko deribatu kloratuak ere prestatu zituen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henri Victor Regnault Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak