Henry Briggs

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Henry Briggs (Warley Wood, Mendebaldeko Yorkshire, 1561eko otsaila - Oxford, 1631ko urtarrilaren 26a) matematikari ingelesa izan zen. Logaritmoen inguruan lan egiten zuen matematikariak 10 zenbakia oinarri bezala erabiltzeko ideia izan zuen. Hori dela-eta, jatorrizko logaritmoak (John Napierrek asmatutakoak) gaur egun erabiltzen diren logaritmo arruntetara aldatu zituen, hots, oinarrizko zenbakitzat hamar duen logaritmoetara ("Briggsen logaritmoak" bezala ezagutzen direnak). Briggsen logaritmoa Log. zeinuaren bidez adierazten da, beraren oinean oinarriaren zenbakirik jarri gabe ere ulertzen baita zenbaki hori hamar dela. Bestalde, lehen 31.000 zenbaki osoen logaritmoak 14. hamarrena arte kalkulatu zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]