Herbert George Wells

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wells, 1920.
H.G. Wells

Herbert George Wells (1866ko irailaren 21a - 1946ko abuztuaren 13a), Bromley, Kent. Idazle eta filosofo britaniarra, idatzitako zientzia fikziozko eleberriengatik ezaguna, zeinaren aitzindarietako bat izan zen.

Bere lehen lanek fantasia zientifikoa, teknologiaren garaipenari buruzko deskripzio profetikoak eta XX. mendeko gerren krudeltasuna izan zituen gaitzat: “The Time Machine” (Denboraren makina, 1895), zientzia, abentura eta politika nahasten ziren bere lehen eleberria, arrakasta bat izan zen, “The Invisible Man” (1897), “The War of the Worlds” (1898), “The First Man in the Moon” (1901). Filme asko egin dira lan hauek oinarri hartuta.

Garaiko errealitate soziologikoaz ere arduratu zen, batez ere erdi mailako klasearenean, marginatuen eskubideak defendatuz eta “Love and Mr. Lewisham” (1900), “Kipps, the Story of a Simple Soul” (1905) eta “Mr. Polly” (1910) bezalako eleberrietan humorez eta errukiz isladatu zuen garaiko hipokresiaren aurka eginez.

Lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lanetako batzuk honakoak dira:

  • The Time Machine (1896)
  • The Island of Dr Moreau (1896)
  • The Invisible Man (1897)
  • The War of the Worlds (1898)
  • Love and Mr Lewisham (1900)
  • First Men in the Moon (1901)
  • The Scepticism of the Instrument (1903)
  • The Food of the Gods (1904)
  • Kipps (1905)
  • In the Days of the Comet (1906)
  • A Modern Utopia (1908)
  • Ann Veronica (1909)
  • Tono-Bungay (1909)
  • The History of Mr Polly (1910)
  • The New Machiavelli (1911)
  • Marriage) (1912
  • The World Set Free (1914)
  • The Outline of History I, II (1920, 1931, 1940, 1949, 1956, 1961, 1971)
  • Men Like Gods) (1923
  • The World of William Clissold (1926)
  • Mr Blettsworthy on Rampole Island (1928)
  • The Open Conspiracy (1928)
  • The Shape of Things to Come (1933)
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Herbert George Wells Aldatu lotura Wikidatan