Rebecca West

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rebecca West

Booker Prize judge (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaLondres1892ko abenduaren 21a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaLondres1983ko martxoaren 15a (90 urte)
Hobiratze lekuaBrookwood Cemetery (en) Itzuli
Familia
AitaCharles Fairfield
AmaIsabella Campbell Mackenzie
Ezkontidea(k)Henry Maxwell Andrews (en) Itzuli  (1930 -  1968)
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaGeorge Watson's College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, idazlea, literatura-kritikaria, saiakeragilea, sufragettea, prosalaria, iritzi-kazetaria eta eleberrigilea
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Izengoitia(k)Lynx

IMDB: nm0922306 Musicbrainz: 744ab8dd-1b0a-4cad-ad44-1d9077182222 Find a Grave: 8231892 Edit the value on Wikidata

Dame Cicely Isabel Fairfield (Londres, Erresuma Batua, 1892ko abenduaren 21a - Londres, Erresuma Batua, 1983ko martxoaren 15a), ezagunagoa Rebecca West edo Dame Rebecca West izenaz, britainiar idazle, kazetari, liburu-kritikari eta bidaia-idazlea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rebecca West, Cicely Isabel Fairfield izenarekin jaio zen 1892an Londresen.  Giro intelektual biziko familia batean hazi zen. Bere ama, Isabel, eskoziarra zen eta  pianista formazioz. Bere aita, Charles Fairfield, jatorriz irlandarra eta kazetaria ogibidez. Aitak 1901ean utzi zuen familia Sierra Leonan fabrika bat irekitzeko eta 1906an hil zen Liverpoolen, bakarrik eta batere dirurik gabe. Bere familia, Cicely hiru ahizpetan gazteena zen, Edinburghera joan zen bizitzera eta han hasi zituen ikasketak, harik eta 1907an bertan behera utzi behar izan zituen arte, tuberkulosiaz gaixotu ondoren. Momentu horretatik aurrera bere formazioaren parte handi bat autodidakta izan zen.

Cicelyk aktore ikasketak egin zituen Londresen eta orduan hartu zuen Rebecca West izena Henrik Ibsen idazlearen Rosmersholm antzezlanaren emakume heroi gaztearen pertsonaian oinarrituta.

1912ko irailean Rebecca West H. G. Wells idazlearen lagun mina egin zen (beraren kontra egindako kritika zorrotz baten ondorioz) eta 1913aren bukaeran bi idazleak maitale bihurtu ziren. Haien arteko harremanak hamar urtez iraun zuen eta harreman honen ondorioz jaio zen 1914ko abuztuaren 4an Anthony West, bien semea. Maitasun-harremana bukatu ondoren ere, bien arteko adiskidetasunak 1946an Wells hil zen arte iraun zuen.

1930ean Henry Maxwell Andrews bankariarekin ezkondu zen eta berarekin bizitu zen 1968an senarra hil zen arte. Urte horretan Europara itzuli zen eta Londresen hartu zuen bizilekua.

1970z geroztik osasun arazoak jota, 1983aren martxoaren 15ean hil zen, Londresen, 90 urte zituelarik.

Ibilbide literarioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aktore ikasketak egin ondoren, 1911tik aurrera Freewoman astekari sufragistan hasi zen idazten zutabegile bezala. Izan ere, bera eta bere ahizpa Letitia sufragisten mugimenduarekin konprometiturik zeuden. Ondoren Clarion egunkari sozialistan idazten hasi zen, sufragisten alde.

Westek mugimendu feminista eta sozialisten bozeramaile gisa landu zuen bere ospea, The New Republic, New Yorker Herald Tribune, New York American, New Statesman, The Daily Telegraph eta beste hainbat aldizkari eta egunkarietan entsegu eta kritikak argitaratuz.

1914ko uztailean bere lehen eleberria argitaratu zuen Indissoluble matrimony, Blast aldizkariaren lehen alean. Lehen saiakera labur honen ostean, 1918an Soldaduaren itzulera (ingelesez The return of the soldier) eleberria argitaratu zuen. 1922an The judge eleberria argitaratu zuen.

1936-1938 urteetan zenbait aldiz bidaiatu zuen orduko Jugoslaviara eta bidaia horien ondorio izan zen Black lamb and grey falcon liburua, non herrialde horietako historia, kultura eta egoera soziopolitikoa aztertzen dituen[1]. Gaur egun, hori da Rebecca Westen obrarik ezagunena[2].

Nurenbergeko epaiketen kronikak idatzi zituen The New Yorker aldizkariarentzat eta orduko esperientziak A train of powder (1950) liburuan jaso zituen. 1960an Hegoafrikan egon zen eta Apartheidari buruzko zenbait artikulu idatzi zituen Sunday Times aldizkariarentzat.

Alargundu ondoren Londresen hartu zuen bizi tokia. 1966an bere azken eleberria argitaratu zuen The birds fall down, eta lanean jarraitu zuen Sunday Telegraph aldizkariarentzat. 1982an argitaratu zuen bere azken lana 1900, zeinetan Viktoria erreginaren azken urtea aztertzen zuen.

Bere bizitzaren azken aldi honetako obra asko bera hil ondoren argitaratu zen, hala nola, Family memories (1987), This real night (1984), Cousin Rosamund (1985), The only poet (1992) eta Survivors in Mexico (2003).Garai honetako bukatu gabeko lanak ere bera hil ondoren argitaratu ziren: Sunflower (1986) eta The sentinel (2001).

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fikzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Indissoluble Matrimony (1914)
  • Soldaduaren itzulera (The Return of the Soldier) (1918). Itzultzailea: Maialen Berasategi Catalán. Erein, Igela. 2014.
  • The Judge (1922)
  • Harriet Hume (1929)
  • The Harsh Voice: Four Short Novels (1935)
  • The Thinking Reed (1936)
  • The Fountain Overflows (1956)
  • The Birds Fall Down (1966)
  • This Real Night (1984) — hil osteko argitalpena
  • Cousin Rosamund (1985) — hil osteko argitalpena
  • Sunflower (1986) — hil osteko argitalpena
  • The Sentinel (2002) — hil osteko argitalpena

Ez-fikzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Henry James (1916)
  • The Strange Necessity: Essays and Reviews (1928)
  • Ending in Earnest: A Literary Log (1931)
  • Arnold Bennett Himself (1932)
  • St. Augustine (1933)
  • The Modern Rake's Progress (David Low marrazkigilea egilekide zuela) (1934)
  • Black Lamb and Grey Falcon (1941)
  • The Meaning of Treason (1949)
  • The New Meaning of Treason (1964)
  • A Train of Powder (1955)
  • The Court and the Castle: some treatments of a recurring theme (1958)
  • 1900 (1982)
  • The Young Rebecca (1982)
  • Family Memories: An Autobiographical Journey (1987)
  • The Selected Letters of Rebecca West (2000)
  • Survivors in Mexico
  • Woman as Artist and Thinker (2005)
  • The Essential Rebecca West: Uncollected Prose (2010)

Euskaratuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Soldaduaren itzulera. Erein, Igela, 2014. Itzultzailea: Maialen Berasategi Catalán.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. West, Rebecca. (2014). Soldaduaren itzulera. Erein, Igela, 9 or. ISBN 978-84-9746-896-1..
  2. Monmany, Mercedes. (2016). Por las fronteras de Europa : un viaje por la narrativa de los siglos XX y XXI. Galaxia Gutenberg, 317-319 or. ISBN 978-84-16495-27-6..

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]