Herioa Venezian

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Herioa Venezian (Der Tod in Venedig) Thomas Mann idazle alemaniarrak 1912an idatzitako eleberri laburra da.

Eleberriak bi pertsonaia bakarrik garatzen ditu: Gustav von Aschenbach, idazle alemaniar adinekoa, eta Tadzio, hotel berean dagoen gazte poloniar eder bat. Idazlea Veneziara joan zen bere etorri literarioa berreskuratzeko eta han gazteaz maitemindu zen. Liburuaren akzioa minimoa da. Hotelean eta ondoan dagoen hondartzan pasatzen da ia guztia.

Thomas Mannek onartu zuen liburuaren zati bat autobiografikoa zela. 1911ko maiatzaren 26tik urte bereko uztailaren 11ra arte bidaia bat egin zuelako Veneziara.

Liburua Luchino Viscontik zinemaratu zuen 1971n. Dirk Bogardek jokatu zuen Gustav von Aschenbachen papera.

Bestela, euskarazko itzulpena Xabier Mendigurenek egin zuen "Ibaizabal" argitaletxearekin 1992an.

[aldatu] Ikus, gainera


Literatura Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak