Herman Hollerith

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hollerith 1888an.

Herman Hollerith (Buffalo, AEB, 1860 - Washington, AEB, 1929) Estatu Batuetako asmatzailea izan zen.

[aldatu] Biografia

Gerora konputagailu elektronikoa izango zenaren aitzindari izan zen taulak egiteko makina bat asmatu zuen.

Ikasketak bukatu bezain laster, 1880an, Estatu Batuetako errolda egiteko lanetan hasi zen. Hamar urtez errolda-lanak automatizatzeko ahaleginetan aritu zen. 1890eko errolda lantzen hasterako, prestatua zuen orri zulatuak irakurri edo orriak zulatzeko makina elektriko bat, zuloen kokapenaren arabera kodetutako estatistika-datuak gorde eta lantzeko. Makina horrek arrakasta handia izan zuen Estatu Batuetan eta Europan, estatistika-lanetarako bereziki.

1896an kalkulu-makinak egiteko enpresa bat sortu zuen New Yorken, gerora, beste enpresa batzuekin bat eginik IBM (International Business Machines Corporation) izango zena.

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Herman Hollerith


[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak