Hermann Paasche

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hermann Paasche.

Hermann Paasche (Burg bei Magdeburg, 1851eko otsailaren 24 - Detroit, 1925eko apirilaren 11) alemaniar ekonomialari eta estatistikari bat izan zen. Estatistikan ezaguna da prezioen igoerak neurtzen dituen Paasche indizea asmatzeagatik. Unibertsitateko irakasle gisa jarudn zuen 1879tik 1906 urtera arte. Alderdi liberalaren buru moduan ere nabarmendu zen eta Reichstageko lehendakariorde izatera ere heldu zen. Bizitzan zehar hainbat bidaia ere egin zituen, Afrika eta Amerikan barrena besteak beste, bertako ekonomia eta kulturari buruz idatziz. Hans Paasche bere semea bakezale ezaguna eta naturaren defendatzaile sutsua izan zen eta ekologismoaren aitzindaritzat jotzen da Alemanian.


Biografia
Alemania
Artikulu hau Alemaniako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.