Hiazinto

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hiazintoren heriotza, Jean Brocen margoa.

Hiazinto, grezieraz Ὑάκινθος (Hyakinthos), Greziako mitologiako pertsonaia da, Espartako errege Amiklaren semea.

Oso ederra zen eta edertasun horrek liluratuta utzi zuen Apolo jainkoa. Apolok berak hil zuen Hiazinto nahigabe, eta haren odoletik sortu omen zuen hiazinto lorea. Pertsonaia honen ohoretan egiten ziren hyakinthia jaiak, espartarren erlijio-ospakizun garrantzi handienekoak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hiazinto Aldatu lotura Wikidatan