Klio
Greziar mitologian, Klio (grezieraz Κλειώ Kleiô, kleô errotik, "goretsi, kantatu"), historiaren eta olerkaritza epikoaren musa da. Musa guztiak bezala, Zeus eta Mnemosineren alaba da. Kliok, seme bat izan zuen Pierorekin, Mazedoniako erregea zena, Jazinto izenekoa. Iturriren batzuk, Himeneoren ama ere izan zela diote.
Erramu hostoekin koroatutako neskatxa bat bezala irudikatzen ohi da, eskuineko eskuan tronpeta bat eta, ezkerrekoan, Tuzididesek idatzitako liburu bat daramatzala. Ezaugarri hauei, batzuetan, bere gainean jarrita dagoen mundu bola bat gehitzen zaio, eta Denbora bere ondoan agertzen da, Historiak, toki eta garai guztiak hartzen dituela adierazteko. Batzuetan, bere estatuek, esku batean gitarra bat eta bestean plektru bat daramate, gitarraren asmatzailetzat ere hartzen baitzen. Beste irudikapen klasikoago batzuetan, Klio, bere ezkerreko eskuan papiro biribilki bat daramala eta, bere oinetan, capsa bat edo biribilkiak gordetzeko kutxa bat duelarik irudikatzen da.