High Road to China

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:38, 22 urtarrila 2016

High Road to China (euskaraz Txinarako Bide Nagusia) 1983ko Brian G. Hutton estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako abentura filma bat da. Jon Cleary australiar idazlearen izenburu berdineko High Road to China eleberrian oinarritua dago. Tom Selleck, Bess Armstrong, Jack Weston, Wilford Brimley, Robert Morley eta Brian Blessed aktoreek antzeztu zuten.

Filma urte hartan ere estreinatu eta Harrison Ford aktoreak antzeztuako Raiders of the Lost Ark (Arka Galduaren Bila) abenturazko filmarekin batera lehiatu zen, gerora Indiana Jones film saila ospetsuaren lehenbiziko filma izango zena. Esamesen arabera, filma honetako protagonistaren papera Tom Selleck aktoreari Magnum, P.I telesailan antzezten jarraitu eta Raiders of the Lost Ark filmari ukatze aldera 'eman' omen zitzaion. Bestalde, filma gau bera filmatzeko saiakera ere egon zen, hartan Roger Moore eta Jacqueline Bisset aktoreek antzeztuko zuten, baina azkenean bertan behera laga zen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1920ko hamarkada, Istanbul. Eve Tozer (Bess Armstrong) hirian luxuzko bizimodua daraman goi mailako den neska gaztea da, gainera familiaren dirutza jarautsi du. Baina diruaz jabetzeko ofizialki desagertutzat eman deno bere aita (Wilford Brimley) topatu beharko du, bestelakoan aitaren kidea zen Bentik (Robert Morley) izeneko gizona dirutzaren jabe egingo baita. Evek bere aita topatu ahal izateko Patrick O'Malley (Tom Selleck) izeneko hegazkin pilotua kontratatuko du. O'Malley lanari ekiteko gogo biziz dago: hirira berehala joan beharrean baitago. Ere berean, Eve bera ere eskarmentudun pilotua izaki, Patricken bidailagun izatea erabakiko du, ondorioz Londres eta Txina arteko bidai luze osoan izango dituzten etengabeko eztabaideetako lehenbizikoa jazoko da.

Bidaia bi biplanotan burutuko dute (Dorothy eta Lillian), Txinan Bradley Tozer xelebrea topatu asmoz, azken berrien arabera bertako herri txikiko biztanleei jauntxo baten aurkako borrokan laguntzen ari baitzen. O'Malley eta Evek hura topatu eta borroka irabazten lagunduko diete, baina amaieran Everen aita Londresera itzultzeari uko egingo dio.

Aktoreak

Kanpo loturak