Robert Morley

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Marie-Antoniette filmeko eszena, 1938
1=Portrait of Robert Morley
Robert Morley, 1975

Robert Morley britainiar antzezlea izan zen (Semley, Wiltshire, 1908 - Reading, Ingalaterra, 1992). Arte dramatikoko ikasketak egin ondoren, 1927an egin zuen bere lehen agerraldia antzerki batean. Entzute handia lortu zuen Pygmalion obraren bertsio batekin (Londres, 1937), eta Oscar Wilderen biografia-lan baten antzezpenarekin (Broadway, 1938); azken hori, geroago, 1960an, kameren aurrean interpretatu zuen berriro. Zineman, berriz, Marie-Antoniette (1938) filmean Luis XVI.aren papera eginez hasi zen. Haren ondoren, Hollywooden eta Britainia Handian ibili zen aktore-lanetan. Ondorengo filmetan parte hartu zuen: George Cukoren Edward, My Son (1949), Carol Reeden An Outcast of the Islands (1951), John Hustonen The African Queen (1951) eta Beat the Devil (1954), Richard Thorperen Quentin Durward (1955). Beste film askotan ere lan egin zuen: Around the World in Eighty Days (1956), The Sheriff of Factured (1958), Topkapi (1964), Those Magnificent Men in their Flying Machines (1965), The Loved One (1965), Cromwell (1970), The Blue Bird (1976), The Human Factor (1979), High Road to China (1982). Aktore izateaz gainera, Curtain Up filma zuzendu zuen 1953an, eta hainbat antzerki-lan eta bere bizitzako oroitzapenei buruzko liburuak ere idatzi zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Robert Morley Aldatu lotura Wikidatan