Hilario Azkarate
Itxura
- Artikulu hau Elorrioko pilotariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Azkarate».
Azkarate | ||||
---|---|---|---|---|
Izen osoa: | Hilario Azkarate Lupiola | |||
Jaiotza data: | 1935eko irailaren 9a | |||
Jaioterria: | Elorrio ( Bizkaia) | |||
Heriotza data: | 2012ko uztailaren 22a (76 urte) | |||
Heriotza herria: | Elorrio ( Bizkaia) | |||
Pilotaria | ||||
Modalitatea: | esku huskako pilota | |||
Egungo enpresa: | Ez | |||
Postua: | Atzelaria | |||
Debutatze data: | 1957 | |||
Debutatze pilotalekua: | Astelena pilotalekua |
Hilario Azkarate Lupiola, pilota arloan Azkarate deituraz ezaguna, (Elorrio, 1935eko irailaren 9a - ibidem, 2012ko uztailaren 22a[1]) esku huskako pilotaria izan zen. Sei aldiz irabazi zuen Esku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa Nagusia, eta txapelketa horretan guztira bederatzi final jokatu zituen. Horrenbestez, Retegi II.ak baino ez du txapel gehiago irabazi (11 txapel), eta Retegi II.ak eta Olaizola II.ak baino ez dute final gehiago jokatu (14 eta 10, hurrenez hurren).
Atzelari ezkerra, sotamanoz primeran zihoan. Elorrioko pilotalekuak haren izena darama.
Finalak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehenengo maila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Txapeldun | Txapeldunordea | Emaitza | Pilotalekua |
---|---|---|---|---|
1960 | Azkarate | Ogeta | 22-19 | Astelena pilotalekua |
1961 | Azkarate | Etxabe X.a | 22-07 | Bergarako pilotalekua |
1962 | Azkarate | Garcia Ariño I.a | 22-21 | Vitoriano pilotalekua |
1963 | Garcia Ariño I.a | Azkarate | 22-02 | Beotibar pilotalekua |
1964 | Azkarate | Garcia Ariño I.a | 22-14 | Anoeta pilotalekua |
1965 | Azkarate | Atano X.a | 22-17 | Anoeta pilotalekua |
1966 | Atano X.a | Azkarate | 22-13 | Astelena pilotalekua |
1967 | Azkarate | Atano X.a | 22-18 | Anoeta pilotalekua |
1968 | Atano X.a | Azkarate | 22-17 | Anoeta pilotalekua |
Bigarren maila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Txapeldun | Txapeldunordea | Emaitza | Pilotalekua |
---|---|---|---|---|
1958 | García Ariño II.a | Azkarate | 22-20 | Deportivo pilotalekua |