Histamina
Histamina histidina aminoazidotik gorputzak sintetizatzen duen substantzia da, zenbait prozesu fisiologikotan parte hartzen duena. Besteak beste, erreakzio alegikotan, nerbio-bulkadaren transmisioan eta urdaileko fisiologian.
Eduki-taula |
Sintesia [aldatu]
Histamina histidinaren deskarboxilazioaren ondorioz eratzen da.
Hipofisi eta hipotalamoaren neuronek ekoizten dute substantzia hau, eta baita mastozitoek eta granulozito basofiloek. Mastozitoak ehun konjuntiboan eta odol-hodietako endotelioan dauden zelulak dira, eta granulozito basofiloak leukozito mota bat.
Funtzioak [aldatu]
- alergia kasuetan zeregin oso garrantzitsua betetzen du, bera baita prozesu alergikoetan agertzen diren sintomen eragilea.
- urdaileko fisiologian ere parte hartzen du, azido klorhidriko eta urin gastrikoaren isurketa sustatuz.
- nerbio sistema zentralean neurotransmisore moduan jarduten du.
Efektuak [aldatu]
Histaminak efektu hauek eragiten ditu:
- kapilarren basodilatazioa
- gihar lisuen uzkurdura
- frekuentzia kardiakoaren areagotzea
- azido klorhidrikoaren isurketa (urdailean)
- arteria presioaren jaitsiera
Histamina eta janari intoxikazioak [aldatu]
Janari intoxikazioetako mota bat, arrainaren kontsumoarekin lotuta dagoena, histaminak eragindakoa da. Histaminak sortutako intoxikazioa egoera txarrean dagoen arraina jateagatik agertu ohi da. Arrainaren bakterio hondatzaileek histidina aminoazidoa -arrainean oso ugaria dena- histaminan eraldatzen dute, eta histamina horrek alergiaren sintomak eragiten ditu.