Hipofisi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hipofisiaren kokapena garunean (pituitary gland).

Hipofisia entzefaloaren azpian dagoen guruin endokrinoa da, ilar baten tamainakoa, hipotalamoari lotua txorten labur baten bitartez. Gramo erdiko pisua du eta aulki turkiarra izeneko hezur-egitura batean kokatzen da, buru-hezurraren beheko aldean. Guruin pituitario izena ere hartzen du.

Eduki-taula

[aldatu] Anatomia

Hiru zatik osatzen dute hipofisia: aurreko gingila edo adenohipofisia, erdiko hipofisia eta atzeko gingila edo neurohipofisia.

  • neurohipofisia txikiagoa da, eta nerbio-jatorria du. Nerbio-lotura zuzenak ditu hipotalamoarekin.

Adenohipofisia eta neurohipofisia bi guruin desberdintzat jo daitezke, bakoitzak bere hormonak jariatzen baititu. Biak ala biak hipotalamoaren kontrolpean daude: entzefaloaren zati hori nerbio-loturen bidez lotzen da neurohipofisiarekin, eta odol-sistemaren bitartez adenohipofisiarekin, jariaketa endokrino asko kontrolatuz. Hipofisia eta hipotalamoaren arteko lotura ez da soilik anatomikoa, baita funtzionala ere: zilegi da beraz sistema hipofisiario-hipotalamikoaz hitz egitea.

[aldatu] Jariaturiko hormonak

Hipofisiak beste guruin batzuen jarduera kontrolatzen du; hipofisiak ekoizten dituen zenbait hormonek beste hormona eta batzuk jariarazten dituzte.

[aldatu] Adenohipofisia

Hipofisiaren zati honek hormona ugari jariatzen ditu, honako hauek izanik garrantzitsuenak:

  • hazkuntza hormona (GH edo STH), gorputzaren hazkuntza areagotzen duena
  • prolaktina (LTH), haurdunaldian eta edoskitzaroan zeregin garrantzitsua betetzen duena; ugatz-guruinak eta ama-sena garatu, eta esnearen ekoizpenean jarduten du

Gainontzeko hormonak tropikoak dira, hots, beste guruin batzuetan dute eragina, guruin horien jariaketa erregulatuz:

  • kortikotropina edo hormona adrenokortikotropa (ACTH): giltzurrungaineko azalean jarduten du, guruin honek jariatzen dituen hormonen sintesia bultzatuz (aldosterona, kortisona...)

[aldatu] Neurohipofisia

Hipofisiaren zati honek ez ditu hormonak ekoizten; ez da, beraz, benetako guruin jariatzailea, hipotalamoak jariatzen dituen hormonen biltzailea baizik. Izan ere, hipotalamoko nerbio-ehunetan bi hormona ekoizten dira, neurohipofisira nerbio-zuntzen bitartez iristen direnak, bertan pilatuz. Hipotalamoak jariatutako hormonak bi hauek dira:

  • oxitozina: erditzerakoan umetokiaren kontrakzioak eragiten ditu; horretaz gain, edoskitzaroan ere zeregin garrantzitsua betetzen du, esnearen ekoizpenean parte hartzen baitu.

Oxitozinaren jariaketak oso ongi azaltzen du hipotalamoaren eginkizuna hormonen sortze-prozesuan: titiburuaren inguruan dauden ukimen-hartzaileak kitzikatzean, nerbio-bulkadak bidaltzen dituzte hipotalamoko dagozkien zentroetara eta bertan ekoizten da oxitozina, honek esnearen jariaketa eragin dezanckjcjdxchtayx]

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak