Horacio Etxebarrieta

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Horacio Etxebarrieta Maruri industria-gizona.

Horacio Etxebarrieta Maruri (zenbait tokitan bigarren abizena Mauri idazten dute) (Bilbo, Bizkaia, 1870eko irailaren 15a - Barakaldo, Bizkaia, 1963ko maiatzaren 20a) politikari eta industria-gizon bizkaitarra izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere aitarengandik hartuak zituen meategi-negozioak indartuz, beste alor askotara ere zabaldu zituen: burdina-meategiak, petrolio-bilaketak, ontzigintza, porlangintza, itsaso eta aire-garraioak, banketxeak. Bizkaian ez ezik, Euskal Herritik kanpo ere jarri zituen enpresak: Cádizko ontzigintza enpresa, Portland Iberia (Toledo), Compañia Aérea de Transportes Iberia (gaur egungo Iberia konpainia), Saltos del Duero (gero Hidroeléctrica Española enpresarekin bat eginik, Iberduero sortu zuena, eta ondoren Iberdrola), eta abar.

Bestalde, Marokoko hainbat pertsona ahaltsurekin zituen harremanak baliatuz, Espainiako Gobernuaren eskariz, Abd el-Krim buruzagiarekin negoziatu eta haren esku zeuden espainiar presoak askatzea lortu zuen (1923).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Horacio Etxebarrieta Aldatu lotura Wikidatan