Hornøya
Hornøya uhartea | |
---|---|
Itsas hegaztientzako garrantzi handiko ingurua da. | |
Kokalekua | Finnmark, Norvegia |
Azalera | 0.4 km2 |
Izendapena | natura parke |
Hornøya Vardø herrian, Finnmark probintzian dagoen uharte jendegabetu txiki bat da, 0,4 km² ditu. Varanger penintsularen iparraldean dago, Norvegian.
Vardøya uhartetik kilometro batera dago; uharte horretan udalerriaren hiriburua dago, Vardø. Beste uharte hau kontinentearen ur-azpiko tunel baten bidez komunikatuta dago. Hornøyan, bestetik, gizakiek egindako bi elementu bakarrak daude: itsasargia eta egurrezko ontziraleku txiki bat. Uhartearen puntu garaienena itsas mailaren gaineko 65 metrotan dago.
Hornøyako uhartea ondoko Reinøya uhartearekin batera,[1] 1983tik Naturagune babestuak dira. Itsas hegaztientzako ingurune garrantzitsua da: urtero 75.0000 bikotek habia egiten dute bertan. Espezie batzuk aipatzeko ubarroi mottodunak, lanperna-musuak, pottorro arruntak, martinak... ikus daitezke. Horri esker urtero milaka dira uhartea hurbiltzen diren behatzaileak, ikerlarika eta argazkilariak. Sarritan ere zenbatzeak eta hegaztiei eraztunak jartzeko kanpainak egiten dira.[2]
Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
-
Hornøyako kaio beltz gaztea.
-
Lanperna-musu bikote bat.
-
Argazkilari bat
-
Itsas hegaztiak uhartean.
-
Hornøyako itsasargia