Itsasargi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Itsasargia itsasoaren nabigazioa laguntzeko, errazteko eta bideratzeko erabiltzen diren argi dorreak dira. Gaur egun, hala ere, sistema elektroniko modernoagoekin itsasargi aktiboak desagertzen ari dira. Munduan 1.500 baino gutxiago gelditzen dira martxan.

Farozainak dira eraikin hauen zaindariak.

Eduki-taula

[aldatu] Itsasargietako teknologia

Itsasargietan, argi iturria leiarrak erabiliz kontzentratzen dira, argi izpia urrutira bidali ahal izateko. Hasiera batean, sua erabiliz argitzen ziren eta geroago kandela bidez. XVIII. mendean, Europan Argand ontzia eta erreflektore parabolikoa garatu ziren. Batzuetan, balea olioa eta kerosenoa ere erabili zen. XX. mende hasieran elektrizitatea eta gasa erabiltzen hasi ziren.

Argi estroboskopiko modernoen aurretik, leiarrak argia kontzentratzeko erabiltzen ziren. Bi ziren leiarren egitekoak:

  • argi bertikala plano horizontalera eramatea
  • horizontalean, argia norabide batean edo gutxi batzuetan fokatzen da

[aldatu] Fresnel leiarra

Sakontzeko, irakurri: Fresnel leiar
Fresnel leiarraren funtzionamendua.

Leiar hauen diseinuak ahalbidetzen du irekidura handia eta distantzia fokal laburra duten leiarrak eraikitzea, antzeko ezaugarriak izango lituzkeen ohiko leiar baten masa eta bolumen txikiagoarekin. Leiar konbentzionalekin alderatuz gero, Fresnel leiarrak askoz fin, zabal eta leunagoak dira eta argi-iturri bateko zeharkako argia hartzeko ere gai da, itsasargietako argia distantzia askoz handiagoetan ikusgai eginez. Izena Augustin-Jean Fresnel fisikari frantziarretik datorkio, berak garatu baitzuen leiar mota hau itsasargietarako.

[aldatu] Itsasargiak munduan zehar

[aldatu] Euskal Herrian

Sakontzeko, irakurri: Euskal Herriko itsasargiak

Euskal Herrian, mendebaldetik ekialdera Billanokoa (Gorliz), Matxitxakokoa (Bermeo), Santa Katalinakoa (Lekeitio), Getariakoa, Igeldokoa, Higerkoa (Hondarribia), Ziburukoa eta Biarritzekoa aipatzekoak dira.

[aldatu] Munduan

Mundu mailan itsasargirik famatuena Alexandriakoa (Egipto) izango da ziur aski, K. a. III. mendean Pharos izeneko uhartean eraikitakoa. Hortik hartu dute izena hainbat erromantze hizkuntzetan: phare frantsesez, faro gaztelaniaz, italieraz edo galizieraz, far katalunieraz, farol portugesez, eta abar.

Bestela, ezagunak dira batez ere muturreko tokietan daudenak. Horrela, lurmuturrak eta itsasargiak oso lotuta daude.

Esate baterako, Iberiar penintsulan oso bisitatuak dira izkinetakoak: Ipar-mendebaldean Fisterrakoa (Coruña), hego-mendebaldean Sao Vicentekoa (Algarve), Gatakoa (Almeria) eta Creusekoa (Girona).

Europa mailan, Bretainia, Eskozia edo Irlanda aldekoak nabarmentzekoak dira.

[aldatu] Ikus, gainera

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Itsasargi

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak