Naturagune babestua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Yellowstone 2005ean.

Gune babestua lur edo ur eremu kontrolatua da, adibide ezagunen artean natura parkea eta natura erreserba daudelarik. Babes mailak oso desberdinak dira lekuen arabera, muturreko kasu batzuetan oso jende gutxi sartzea ahalbidetzen dute eta beste muturrean jendearen bizitokiekin batera dauden naturaguneak, baliabideen ustiapenak ere barne batzuetan.

Gune modernoak sortu zituzten XIX. mendean Ipar Amerikan, Australian, Zeelanda Berrian eta Hegoafrikan, eta hurrengo mendean munduan zehar barreiatu ziren. 1948an NBEak Natura eta Baliabide Naturalak Kontserbatzeko Nazioarteko Batasuna (NKNB) edo International Union for Conservation of Nature (IUCN) izeneko erakundea sortu zuen eta ordutik 1972an Estokolmon, 1992an Rio de Janeiron eta 2002an Johannesburgen ingurumenari buruzko hitzarmenak lortu dituzte.

2008an 120.000 gune babestu baino gehiago zeuden, planeta osoko lurraren %12a dena gutxi gora-behera, Txina eta Indiako lurralde osoak batera baino gehiago hain zuzen ere. 2010ean guneak ia 150.000 ziren.

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Parke nazionalak (% 30a).
  • Baliagaien erreserbak (%27a).
  • Natura erreserba zuzenduak (%19a).
  • Paisaia babestuak (% 8a).
  • Natura erreserba integralak (%7a).
  • Gune Basatiak (% 7a).
  • Natura monumentuak (%1a).
  • Beste batzuk: Biosfera erreserbak, Erreserba antropologikoak, Erabilpen anizkoitzerako guneak eta Mundu-ondareko leku naturalak.

Adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1872an izendatu zuten Yellowstone Parke Nazionala AEBetan, munduko zaharrena dena. Horren atzetik Sequoia Parke Nazionala (AEB, 1890) eta urte eta herrialde berean Yosemite sortu zituzten.

Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: «Euskal Herriko naturagune babestuak»

Euskal Herrian, beste herrialde batzuetan bezala, izaera oso desberdineko guneak daude, itsaso aldeko Urdaibaitik mendi aldeko Aizkorri-Aratz edo Gorbeialdera, eta Bertizko berdegune handitik Bardeetako basamortura.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Naturagune babestua Aldatu lotura Wikidatan