Luke Skywalker
Wikipedia(e)tik
| Luke Skywalker | ||
|---|---|---|
| Luke Skywalker | ||
| Mark Hamill aktoreak Luke Skywalkerren papera interpretatu zuen jatorrizko trilogian | ||
| Sexua | Gizonezkoa | |
| Jatorria | Tatooine, Polis Massan jaiota | |
| Lehen agerraldia | Star Wars IV. Atala: Itxaropen Berria | |
| Arraza | Gizakia | |
| Arma | Argi-ezpata | |
| Altuera | 1.75 m | |
Luke Skywalker Star Wars filmetako protagonista da. Mark Hamill antzezleak jokatu du haren rola. Luke Skywalker Geroge Lucasek sortutako Star Wars fikziozko munduko pertsonaia da, eta Star Warseko jatorrizko trilogiaren protagonista. Padmé Amidala eta Anakin Skywalkerren semea zen. Tatooine planetan hazi zen bere aita Indarraren Alde Ilunean jausi zenean; ama hil ondoren, horra bidali zuten bere osaba Owen eta izeba Berurekin, inperioak aurkitu ez zezan. Leia Organa printzesaren neba bikia da.
Filmetan bere helburua jedi bat bihurtzea da, Yoda eta Obi-Wan Kenobi maisuei jarraituz, baina bere aita Darth Vader Indarraren Alde Argira itzultzea da bere ekintza garrantzitsuena.