Hua Guofeng

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hua Guofeng.

Su Zhu, ezagunagoa Hua Guofeng izenagatik, txineraz 华国锋 (Hunan, Txina, 1921eko otsailaren 16a - Pekin, Txina, 2008ko abuztuaren 20a) txinatar politikaria izan zen.

[aldatu] Biografia

Bere sorterriko probintzian alderdi- eta administrazio-postu gorenen ardura izan zuen. Gero Batzorde Zentraleko kide izendatu zuten (1969), eta Lin Piao baztertzeko esku hartu ondoren, politburoko kide izendatu zuten (1973). Segurtasun-ministroa eta lehen ministrordea (1976) zela, Mao Tse Tung hiltzean Alderdi Komunistako lehendakari bihurtu zen. Deng Xiaopingekin elkarturik, Maoren orientabide eta jarraitzaileen aurka ekin zien (Lauren Banda deitu zen Maoren alarguna eta beste hiru buruzagiren atxiloketa) eta lau modernizazioak (defentsa, teknologia, nekazaritza eta industria) bultzatu zituen. Politika ekonomikoak sorturiko tentsioek bazterturik geratu zen 1981ean.

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak