Deng Xiaoping

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Deng Xiaoping 1979 urte inguruan

Deng Xiaoping (txinera sinplifikatua: 邓小平, txinera tradizionala: 鄧小平; pinyinera: Dèng Xiǎopíng, (Guang'an, Sichuan, 1904ko abuztuaren 22a - Beijing, 1997ko otsailaren 19a), politikari eta Txinako Herri Errepublikako buruzagi komunista nabarmena izan zen. Nahiz eta ez zen inoiz herrialdeko presidente izan, baina Txinako politikaririk garrantzitsuena izan zen 1978tik 1990era.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Deng Xiaoping Sichuan probintziako nekazari familia batean jaio zen, eta ikasketak Frantzian burutu zituen. Bertan marxismoaren eragina jaso zuen 1920ko hamarkadan eta Txinako Alderdi Komunistako kide bihurtu zen 1923an. Txinara itzuli zenean, lurraldeko nekazari guneetan komisario lanak egiten zituen.

1949an Txinako Herri Errepublika sortzean, Tibet eta Txina hego-mendebaldeko eskualdetan egin zuen lan, komunismoaren hedapena gune hauetan baieztatzeko. Bere eragina ezinebstekoa izan zen 1960ko hamarkada hasierako Aurrerako Jausi Handia izeneko politika ekonomikoaren ezarpenean. Dena den, Txinako Alderdi Komunistako buruzagirik itxienek gogor gaitsetzi zuten Deng Xiaopingek Txinako ekonomia mundura zabaltzeko zituen asmoak eta Alderdi Komunistaren jazarpena jasan zuen bi aldiz. 1978an bere garrantzia berreskuratu zuen Alderdi Komunistaren baitan Mao Zedongen ondorengoa izan behar zuen Hua Guofengek baino botere gehiago eskuratu zuenean.

Txinako "sozialismoa baina Txinaren ukitua" izeneko sistema ekonomikoaren oinarriak ezarri zituela esaten da askotan.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Deng Xiaoping Aldatu lotura Wikidatan


Biografia Artikulu hau biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.