Huayna Cápac
Wikipedia(e)tik
Huayna Cápac[1], kitxuaz Wayna Qhapaq, "errege gaztea", (1465? - 1525) inken hamaikagarren enperadorea izan zen.
[aldatu] Biografia
Tupac Yupanquiren seme eta ondorengoa, aita hiltzean, oraino adin txikikoa zela, enperadore izendatu zuten (1493) eta anaiorde batek lehenik eta erregeordeak gero aginpidea kentzeko egin zizkioten ahaleginei aurre egin behar izan zien. Konkistatzaile handia izan ez bazen ere, iparraldeko tribuak menderatu ondoren, inken inperioak bere hedadurarik handiena iritsi zuen: 4.000 km iparretik hegoaldera. Zenbait lurraldetako biztanleen matxinadak zapaldu behar izan zituen. Inperioa Atahualpa eta Huascar semeen artean banatua utzirik, Huayna Cápac hil ondoren gerra zibila piztu zen.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.
- ↑ Ikasmaterialen Aholku Batzordea (2009), ONOMASTIKA. Estilo-liburuaren hirugarren atala., Eusko Jaurlaritza, http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/eu/contenidos/informacion/dih/eu_5490/adjuntos/estilo_liburua/ONOMASTIKA/IZEN%20ZERRENDAK.pdf
