Inka Inperioa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Inka Inperioa
Tahuantinsuyo

1439 – 1533
Monarkia
Tawantinsuyu (orthographic projection).svg
Inka Inperioaren gehienezko hedadura
Hiriburua Cuzco
Hizkuntza(k) Kitxua, aimara, puquina eta mochica
Erlijioa Inka mitologia
Eremua 1.800.000
Biztanleria 14.000.000
<< Aurrekoa
Flag of None.svg Inkar Kurakazgoa
Ondorengoak >>
Vilcabambako inkak Flag of None.svg
Toledo Berriko Gobernantzia Flag of New Spain.svg
Gaztela Berriko Gobernantzia Flag of New Spain.svg

Inka Inperioa (kitxuaz Tawantin Suyu edo Tahuantinsuyu, lau eskualdeak) kolonaurreko Amerikako inperio zabalena izan zen[1], gaur den Ekuadorretik Kolonbiako hegoaldera zabaldu zena, Andeetan zehar Peru, Txile eta Argentinako iparraldea arte. Hiriburu administratiboa, politikoa eta militarra Cuzco hirian zegoen, egungo Perun.

Inka kultura Antzinako Peruko Garai Inperialean (900-1532) kokatzen da, batzuetan garai klasiko ondokoa deitua, Huari kulturaren gainbeherarekin hasi zena. Inkak hegoaldeko tribu gerlaria zen. Gutxinaka, iparralderantz hedatu ziren 1100 eta 1300 artean, Cuzcoko haran emankorrera iritsi arte. Nahiz eta XII. mendearen inguruan sortu, XV. mendearen erdialdetik aurrera izan zituen urterik oparoenak, eta Hego Ameriketako inperio ahaltsuena eta handiena izatera iritsi zen espainiarrak heldu aurreko urteetan.

Machu Picchu, XV. mendeko hiria Inken Haran Sakratuan.

Hedapen handiena 1438 eta 1533 artean izan zen. Inkek metodo desberdinak erabili zituzten, konkista militarra edo asimilazio baketsua erabiliz, Hego Amerikako lurralde zabalak bereganatzeko. XVI. mende amaieran, Pachacutec buruzagiak (1438-1471) Tupac Yupanqui semeari (?-1493) igaro zion boterea, inperioa egungo Ekuadorko lurraldeetaraino hedatuz. Haren seme Huayna Capac buruzagiak (?-1527) egungo Kolonbiaraino hedatu zuen lurraldea. Huayna Capac-en Huascar eta Atahualpa semeen arteko ondorengotza gerra piztu zen. Bigarrenaren gudarosteak irabazi zuen, espainiarrak eskualde honetara iritsi zirenean.

Inperioko hizkuntza ofiziala kitxua zen nahiz eta ehunka hizkuntza eta dialekto ere mintzatzen ziren. Inkek, haien inperioari, Tawantinsuyu' 'esaten zioten: kitxuazko "tawa" ('lau), "-ntin" atzizkia (batera edo elkarrekin), eta "suyu" (eskualde edo probintzia), hau da, "Lau eskualdeak batera" (edo Laurak bat).

Tokiko gurtza ugari zeuzkaten, gehienak tokiko Huaca sakratuen inguruan, baina inkek buruzagitzak Inti-ren gurtza bultzatzen zuen, hau da, Eguzkiarena, eta beste gurtzen gaineko menpekotasuna aldarrikatzen zuten, Pachamamaren gainekoa esaterako[2]. Inken erregea, Sapa Inca zeritzona, Eguzkiaren semetzat zuten[3].

Eduki-taula

[aldatu] Izena

Inka hitzak agintari edo jauna esan nahi du kitxuaz, eta agintarien klasea edo familia izendatzeko erabiltzen zen. Espainiarrek inka izena bereganatu zuten inperioko gizatalde osoa izendatzeko, ez agintarientzako bakarrik.

[aldatu] Inperioaren antolaketa

Lau suyuak.

Inperioko irudi boteretsuena Sapa Inca zen (Inka bakarra). Jatorrizko inken tribukoak bakarrik iristen ziren Inka mailara. Inkaren familiako gazteak Yachay Wasi izeneko ikastetxeetara joaten ziren jakintza garatzeko.

Inka Inperioa sistema federalaren antzekoa zen[erreferentzia behar], Inka buru zen gobernu zentralarekin eta lau lurraldez(suyu deiturikoak) osatua:

  • Chinchay Suyu, ipar-mendebaldean
  • Qulla Suyu, hego-ekialdean
  • Anti Suyu, ipar-ekialdean
  • Kunti Suyu, hego-mendebaldean.

Lurralde edo probintzia hauen lau erpinak erdian batzen ziren Cuzco hiriburuan.

Lurralde bakoitzak gobernadore bana zuen, tokiko agintariak gainbegiratzen zituena. Tokiko agintari hauek, haranetako landa lurrak, hiri-herriak eta meatzeen ustiaketa ikuskatzen zituzten. Erlijio eta militar kontuentzako aginte-kate bananduak zeuden, tarteko azterketak eta botere orekak sortuz. Tokiko agintariak herritarren arteko auzien eta zergen ardura zuten.

[aldatu] Legeak

Inken tradizioko legegile nagusia Pachacutec izan zen, lege ugari ezarri eta zaharrak erreformatu baitzituen[erreferentzia behar]

[aldatu] Agintariak

[aldatu] Enperadoreak

Pachacutec enperadorea habailarekin (Guaman Pomaren eskuizkribuan).

Inken enperadoreen zerrenda capaccuna[4] deitzen da (kitxuaz gizaki boteretsuenak).

Viracocha Inca baino lehenagokoak erdi-kondairazkoak dira eta erregealdiak zalantzazkoak.

[aldatu] Vilcabambako erregeak

1533 eta 1572 artean, Huayna Capac-en seme batzuk espainiarren aurka matxinatu ziren eta Vilcabamba eskualden babesa hartu. Vilcabamba. Haien agintea erresistentzia gune inguruetan baino ez zuen eragina.

[aldatu] Arkitektura

Hamabi ertzeko harria, Hatun Rumiyoc kalean (Cuzco), inken hargintza landuaren adibide

Inken arkitekturaren ezaugarrien artean daude formen soiltasuna, eraikuntzen sendotasuna, formen simetria eta paisaiarekiko harmonia. Kostaldeko kulturak ez bezala (Chimú kultura, esaterako) inken apaindura nahiko soila zerabilten. Erabilitako gai ohikoena harri zen: harlangaitza eraikin soiletan eta harlandua garrantzitsuetan. Eraikuntza teknika konplexuak garatu zituzten, horma handiak altxatzeko eta harlanduen artean ezin hobeki ahokatzeko.

Cuzcon, inperioko hiriburua izandakoan, oraindik ere inken arkitektura adibide ugari dago, nahiz eta inken garaiko harlanak espainiar arkitekturari erantsi. Beste arkitektura gune garrantzitsuen artean daude Machu Picchu mendietako hiria, Sacsayhuaman gotorlekua eta Ollantaytambo herrixka. Horien gehiengoa Inken Haran Sakratuan daude. Gainera, inkek bide sare zabala garatu zuten, kontinentearen mendebalde ia osoa hartzen zuena.

[aldatu] Nekazaritza

200 patata barietate landatzen zituzten inkek eta haien arbasoek

Inken garaian, mendikoa zen bertako nekazaritza. Patata Perun "asmatu" zen eta beste hainbat tuberkuluekin batera oinarrizko janaria zen. Landare hauek nahiko ahulak dira eta, uztak bermatu ezin zitekeenez, kontserbazio teknikak garatu zituzten balizko urte zailei aurre egiteko. Kinoa, berez bihia dena eta ez zereala, errazagoa da landatzeko eta 4000 metroko lurretan hazi daiteke. Artoa ere hedatua zegoen landarea zen, baina landaketa baldintza zailak zirela-eta uztak nahiko mugatuak ziren eta, batik bat, eskaintzak egiteko edo jaietarako erabiltzen zen. Laborantza hau garatu ahal izateko, inkek terrazak eta plataformak (bertako gaztelaniaz andenes) eraiki zituzten eta ureztatze sare zabala ezarri.

Beste landare batzuk ere landatzen zituzten eskualdearen arabera: tomateak, kakahueteak, babarrunak, piperrak, ananak, kakaoa eta abar. Coca landarea ere oso hedatua zegoen, inkentzako oso garrantzitsua ospakizun guztietan erabiltzen baitzen.

Abeltzaintzari dagokionez, okela eta artilea batez ere lametatik eta alpaketatik zetorren.

[aldatu] Erlijioa

Inken mitoak ahozkoak ziren, espainiarrek idatzi zituzten arte. Hala ere, aditu batzuen arabera, kipuetan (Andeetako soka korapilodunak) gordeak izan zitezkeen[5].

Inkek berraragitzean sinesten zuten[6]. Heriotza igarobidea baino ez zen, zailtasunez beteriko hurrengo mundu batera. Hildakoaren gogoak (camaquen) bide luze eta ilun bat jarraitu behar zuen, iluntasunean ikusteko gai zen txakur batek lagunduta. Inken ustez, hurrengo mundua gurearen antz handia zuen, lorez beteriko zelaiekin eta elurrez estalitako mendiekin.

[aldatu] Jainkoak

[aldatu] Hizkuntza

Inka Inperioaren barnean herri eta gizatalde ugari zeuden eta 700 hizkuntza inguru mintzatzen[7], baina inkek kitxua inposatu zuten hizkuntza ofizial.

[aldatu] Idazkera

Kipu bat

Nahiz eta inperioa guztiz egituratua eta burokratizatua izan, idazkera ez ei zen existitzen[8].

Hala ere, kipu sistema erabiltzen zen. Kipuak mezu kodetuak dira, kolore ugariko artilezko, kotoizko edo beste gai bateko harietan korapiloak erabiliz. Kipu hauek Estatuaren estatistikak egiteko balio zuten: errolda zehatza (biztanleak sexuka eta adinka), abere kopuruak, salgai kopuruak, zergak eta abr. Administrariek bakarrik zekizkiten kipuak irakurtzen. Haien izena quipucamayoc zen[9]. Halaber, Kipuak erabiltzen ziren probintzietako agintariek Inka nagusiari mezuak bidaltzeko[10].

Badirudi, kipuak erabiltzen zirela Historiako data nagusiak eta sekretu erlijiosoak iraunarazteko, nahiz eta, estatistikak ez bezala, oraindik dezifraezin izan.

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Erreferentziak

  1. Terence D'Altroy, The Incas, 2–3 or.
  2. The Inca - All Empires
  3. http://www.nflc.org/reach/7ca/enCAInca.htm
  4. Narrative of the Incas, Juan de Betanzos (traduction de Roland Hamilton & Dana Buchanan), University of Texas Press, 1996, p. 123
  5. Gary, Urton (2003), Signs of the Inka Khipu: Binary Coding in the Andean Knotted-String Records, ISBN 0-292-78540-2, http://books.google.com/books?id=koUyPlsu_VIC&printsec=frontcover&source=gbs_ge_summary_r&cad=0#v=onepage&q&f=false 
  6. http://www.netside.net/~manomed/inca.htm
  7. An Inca account of the Conquest of Peru, Diego de Castro Yupangui (traduction de Ralph Bauer), University Press of Colorado, 2005, p. 52
  8. Thierry Jamin esploratzailearen iritziz, qelqa hitz kitxua, "idazkera" esan nahi duena, desagertutako idazkera mota bat adirez lezake
  9. Handbook of Inca mythology, Paul Richard Steele & Catherine J. Allen, ABC-CLIO, 2004, pp. 36-40
  10. de la Vega, ind. XVII. atala

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak