Atahualpa
Atahualpa, ketxuaz Ataw Wallpa, (Quito, egungo Ekuador, 1497 - Cajamarca, egungo Peru, 1533ko uztailaren 26) Quitoko errege izan zen eta, Huascar anaiaren aurka gerra irabazi ondoren, Inka Inperioko 13. eta azken enperadore izan zen, 1528tik 1533ra.
Biografia [aldatu]
Enperadore bilakatu zen, Huascar bere anaia gazteagoaren aurkako gerra zibilean garaile irten ondoren. Beren aita, Inca Huayna Capac gaixotasun batez hil ostean hasi zen gerra.
Gerra zibilean ari zirenean, Francisco Pizarro konkistatzaile espainiarra heldu zen eta Atahualpa atxilotu. Atahualpa menpeko zuela, Inka Inperioa kontrolatu ahal izan zuen. Huaskarrek garaitu zuen ondokoan, Pizarro espainiar konkistatzaileak lagunduta. Pizarroren eta Atahualparen arteko elkarrizketa batean, kristau egin eta Espainiako erregea ezagutzeko aitzakian, atxilotu zuen espainiarrak. Bahisari handi bat (gela bete urre) ordaindu zuen arren, hiltzera kondenatu zuten Atahualpa enperadorea, azkenean bataioa onartu bazuen ere. Lepoa bihurrituta hil zuten espainiar konkistatzaileek, Inka Inperioa desagertuz eta de facto lurraldeak Espainiako Inperioaren jabetza bihurtuz.
| Artikulu hau biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.