Hugo Kołłątaj

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hugo Kollatajen erretratua.

Hugo Kołłątaj (Dederkały Wielkie, Volinia, Polonia, 1750 - Varsovia, Polonia, 1812) politikaria eta polonierazko idazlea eta Erromatar Eliza Katolikoko apaiza izan zen.

Krakovian, Vienan eta Erroman ikasketak egin ondoren, Krakoviako Unibertsitateko erretore izendatu zuten. Jakobinismoaren eta garapenaren aldeko zen; 1790. urteko konstituzioa idatzi zutenetako bat izan zen Kollataj. Historiari eta politikari buruzko obrak eman zituen argitara nagusiki: Poloniako herriaren eskubide politikoak (1790) eta 1790eko maiatzaren 3ko Konstituzioaren onarpenaren eta suntsipenaren inguruan (1793).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hugo Kołłątaj Aldatu lotura Wikidatan