Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea

Wikipedia(e)tik
(Huhezitik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateari deritzo HUHEZI. Horren ernamuina, berriz, Eskoriatzako Irakasle Eskola izan zen, 1976an sortu zena euskal maisu-maistrak prestatzeko, artean irakasle euskaldunen eskaria baitzegoen puri-purian, ikastola mugimenduarentzat.

Huhezi eskolaren fatxada nagusia. Antzina, Arrosario Santuaren ospitalea izan zen.

Eduki-taula

[aldatu] Ikasketak

Gaur egun hiru karrera egin daitezke HUHEZIn: Irakasle ikasketak, Psikopedagogia eta Ikus-entzunezko Komunikazioa, nahiz eta bigarren zikloan Humanitate-Enpresa ere irakasten den. Hori guztia Eskoriatzan, Gipuzkoan, nahiz eta Psikopedagogia, hainbat master eta graduondo on line egin daitezkeen, ikaslea etxetik mugitu barik.

[aldatu] HUHEZIren historia

  • 1978 - Onarpen ofiziala. Hezkuntza Ministerioak onartu egin zuen Eskoriatzako Irakasle Eskola, aurrerantzean Bilboko Unibertsitateari atxikita egongo zena.
  • 1979 - Lehen promozioa. 39 irakasle irten ziren urte hartan irakasle diplomarekin.
  • 1980 - Irakasle Eskola, kooperatiba. Zegoen ingurunean zegoela txertatuta, urrats logikoa egin zuen eskola kooperatiba bihurtuta.
  • 1981 - Lehen promozioa titulurik gabeko irakasleetan. Urte hartan 147 maisu-maistrak eskuratu zuten titulua, euskara irakasten titulu barik ibilita ikastoletan edo herri eskoletan. Guztira, titulurik gabeko 700 maisu-maistrak amaitu zituzten ikasketak Eskoriatzako Irakasle Eskolan.
  • 1984 - Dokumentazio zentroa sortu zen haurren gainean. Eskola hasi zen dokumentazioa biltzen, antolatzen eta zabaltzen sei urte arteko haurren gainean.
  • 1985 - Programa ikasleak birgaitzeko. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailarekin batera, Eskoriatzako Irakasle Eskola hasi zen ikastaro bereziak antolatzen, egunean jartzeko lanean ari ziren irakasleak. Jakingarriak aldizkaria sortu zen.
  • 1988 - Bideo didaktikoak “Piti gaztagile” egin zen, lehen bideoa bideo bilduma batean helburu didaktikoekin egina.
  • 1990 - Euskararen normalizazioa administrazioan. Irakasle Eskolak ikastaro bereziak antolatu zituen, hizkuntza eskakizunik jasoenak lantzeko euskal administrazioko funtzionarioek.
  • 1992 - Ikasliburugintzan. Dozena bat liburu argitaratu ziren, euskarazko irakaskuntzan ikasliburuak behar zirela-eta.
  • 1996 - Hezkuntza Berezia. Hezkuntza Berezia espezialitatea sortu zen, profesionalak prestatzeko haurrekin lan egin dezaten, hezkuntza premia bereziak dituztenekin.
  • 1997 - Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea. Eskoriatzako Irakasle Eskola Mondragon Unibertsitatean sartu zen, eta bertako Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea bihurtu, HUHEZI. Horrekin batera, lizentzia bat sortu zuen Humanitateak-Enpresa izenekoa.
  • 1999 - Eraikin berria. Hasierako eraikina txiki geratu zela-eta, Gizabidea fundazioak alboko San Viator eraikina (XVII. mendekoa) erosi zuen HUHEZIrentzat. Urte horretan fakultateak “Enpresa Proiektuen Zuzendaritza” masterra sortu zuen.
  • 2000 - Psikopedagogia lizentzia. Lizentzia moduan sortu zen bigarren zikloan, hobeto erantzuteko sor daitezkeen arazoei irakaskuntza eta gizarte eleaniztunetan.
  • 2001 - On line ikasketak' Sarean ipini ziren Psikopedagogia ikasketak eta master bat. Halaber, ikasketak bukatu zituen lehen promozioak Humanitateak-Enpresan. Urte berean, bi master gehiago eratu ziren: Informaziorako eta Komunikaziorako Teknologiak Formazioan eta Hezkuntza Zuzendaritzan.
  • 2002 - Eskuhartze Psikopedagogikoa. Psikopedagogia ikasketen barruan antolatu zen.
  • 2003 - Mendeberri proiektua ezarri. Arazoetan Oinarritutako Irakaskuntza hasi zen aplikatzen modu sistematikoan Irakasle ikasketen lehen mailan.
  • 2004 - Pertsona eta Talde Garapena. Gestio unitate bat sortu zen izen horrekin. Halaber, sortu ziren Informaziorako eta komunikaziorako Giza Zientziak. Urte horretan hasi zen irakasten Prestakuntza Pedagogikorako ziurtagiria.
  • 2004 - Mendeberri proiektuaren ezarpenaren harira, Kasuetan Oinarritutako Irakaskuntza hasi zen aplikatzen modu sistematikoan Irakasle ikasketen bigarren mailan.
  • 2005 - Ikus-entzunezko komunikazioa. Lau urteko lizentzia.
  • 2007 - Lehendabiziko doktore-tesia irakurri zen bertan.
  • 2009 - Boloniako prozesuaren ildotik, Graduko Ikasketak eskaintzen hasi ziren: Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Ikus-entzunezko Komunikazioa.

[aldatu] Institutuak

Bi institutu ditu HUHEZIk: Lanki eta Hezi.

[aldatu] Lanki

Lankidetzaren ikertegia da Lanki, eta Eskoriatzan du etxea, HUHEZIn bertan. Hamar lagunek osatzen dute, eta horien egitekoa da kooperatibak eta autoeraketa ikertzea, eta hortik gogoeta nahiz prestakuntza eskaintzea kooperatibei.

Lankiren ernamuina izan zen Kooperatibismoaren Unibertsitate Institutua, 1998an sortua. Pare bat urte geroago, institutua birmoldatu eta Lanki sortu zen. Azken sei urteotan lan handia egin du Lankik barrura begira, mintegi lana egiten. Horren emaitza da gaurko taldea, hamar lagunek osatua, jende gaztea eta ondo prestatua.

[aldatu] Lan ildoak

Gaur egun, honako lan hauek ditu Lankik esku artean:

  • Testigantza proiektua. Aztertzen du Arrasateko kooperatiba esperientziako protagonista handienen diskurtsoa. Beharrezkoa, kooperatiba prestakuntza berri bat egiteko.
  • Argitalpenak. Zazpi liburu argitaratu ditu, eta beste hiruzpalau, bidean.
  • MCCren esperientziaren zentzua. Gogoeta bat egin da MCCren kooperatiba guztietan, korporazioak bultzatuta. Lankik eraman du horren ardura teknikoa.
  • Interkooperazioa Hirugarren Munduarekin' Mundukiderekin batera.
  • Ikastaroak. Eta horiekin batera, mintegiak, ikerketa txikiagoak, enkarguzko liburuak…

[aldatu] Geroa

Bi kezka nagusi ditu Lanki Ikertegiak gerora begira: master bat prestatzea, erreferente izan nahi duena kooperatibismoaren inguruan. Eta bigarrenik, bultzatzea eta elikatzea kooperatiba prestakuntza bai MCCn eta baita M.U.n ere.

[aldatu] Hezi

HEZI da unibertsitate institutu bat, 2000. urtean sortua, eta helburu bikoitza du:

  • MUren Hezkuntza Proiektua garatzea, ikerkuntzan eta etengabeko hobekuntzan oinarrituta.
  • Ikerkuntza eta aplikazio proposamenak lantzea unibertsitate aurreko hezkuntza sistemarentzat, beti ere oinarri hartuta Mendeberri hezkuntza proiektua, eskaintza koherente bat mamitzeko hezkuntza maila guztietan.

Lan ildoak HEZIk bi eremu lantzen ditu batez ere: unibertsitate eremua eta unibertsitatez kanpokoa, hezkuntza arautua eta ez arautua. Bide horretan, hiru lan ildo ireki ditu: Ikerkuntza, Prestakuntza eta Jendarteratzea.

  • Ikerkuntza aplikatua egiten du batik bat, eta zerikusia du ikasgeletan zelan gauzatzen diren eredu berriak eta prestakuntzarako baliabideak.
    • Gizartea aztertu eta prestakuntzan agertzen diren beharrak antzeman.
    • Curriculuma antolatu.
    • Ikaskuntza-irakaskuntza antolatu.
  • Formazioa. Alor horretan hainbat lan egiten du: diagnostikatu zer behar dauden prestakuntzarako, diseinatu prestakuntza planak eta kudeatu informazioa.
  • Zabalkundea, bi agerkariren bidez: Mendeberriak eta Jakingarriak.

[aldatu] Kanpo loturak

Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak