Kooperatibismo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Kooperatibismoa, kooperatibagintza edo mugimendu kooperatiboa pertsonen arteko lankidetza sustatzen duen doktrina eta praktika soziopolitikoa da, euren beharrak asetzea helburua duena, kooperatiba izeneko erakundeen bitartez.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendearen lehenengo hamarkadetako kooperatiben lehenengo esperientziak, gehienetan, sozialismo utopikoaren langileen mugimenduarekin loturik daude. Kooperatibismoa, Kooperatibagintza edo Lankidetza indartuz joan zen XIX. mendean, ekonomia kapitalistaren alternatiba gisa. Langileriak gizartea eraldatzeko oinarrizko bi tresna moduan planteatu zuen Robert Owen kooperatibismoaren aintzindariak. 1844. urtean Manchester hiriko empresa batean grebalari batzuk kaleratu zituzten; hau dela eta, Rodchaleko kooperatiba osatu zuten.

XX. mendean kooperatibismoak hedapena nabarmena izan zuen Katolikoek eta ezkerreko ideologiek bultzatuta. Euskal Herrian ALFA aitzindaria izan zen, UGT sindikatuari esker osatuta. Garai beran CNT sindikatu anarkosindikalistak antzeko kooperatibak sustatu zituen estatu espainol osoan zehar, Joan Peiró i Belis-en bultzadari esker [1]. Azken hamarkadetan, gero eta eragin ideologiko handiagoa izaten ari dira gizartearen autoeraketan oinarritzen diren ekimen hauek, eraginkortasuna eta interes orokorra bateragarriak egiteko tresna egoki gisa eta, batez ere, Estatuaren egitekoak galdu duen pisua eta begirunegatik, bai eskuma eta bai ezkerreko ildoen aldetik ere.

Ideologia oinarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lankidetzaren oinarri ideologikoak anitzak dira. XIX mendean, batez ere, sozialismo utopikoan oinarritu zen baina geroago merkatuko anarkismoaren eta beste zenbait ideologiaren ildotik garatu zen. XX. mendearen hasieran, lotura sendoak izan zituen kooperatibismoak sindikatu sozialdemokratekin, anarkosindikalismoarekin eta Eliza Katolikoarekin loturiko hainbat gizarte ekimenekin.

XXI. mendearen hasierarekin batera, kooperatibismoaren berpizkunde kontzeptuala igartzen da ezkerreko zenbait ideologoen eskutik, sozialismo autoritarioak jasandako porrotaren ondorioz.

Lankidetzaren ideologoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Robert Owen
  • Pierre-Joseph Proudhon
  • Henri Saint Simon
  • Charles Fourier
  • J. M. Arizmendiarrieta
  • Joan Peiró i Belis

Kooperatibismoaren eraketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kooperatibismoa kooperatiben ordezkari diren erakundeen bitartez gauzatzen da. Funtsezko erakundeok hauek dira:

Espainiar estatuan, gizarte ekonomiako ordezkaria den CEPES erakundeak ordezkatzen ditu kooperatibak.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Thompson E. P., "La formación de la clase obrera en Inglaterra", Crítica, Bartzelona, 2002

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • International Co-operative Alliance [1]
  • Co-operatives Europe [2]
  • Erkide [3]