Aretxabaleta

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Gipuzkoako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Aretxabaleta (argipena).


Aretxabaleta

 Gipuzkoa
Aretxabaletako aireko ikuspegia.
Aretxabaletako aireko ikuspegia.
Aretxabaletako bandera

Aretxabaletako armarria

Izen ofiziala Aretxabaleta
Estatua
Erkidegoa
Lurralde Historikoa
Eskualdea
Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Gipuzkoa
Debagoiena
Alkatea Ana Isabel Bolinaga Uribarren (Bildu)
Herritarra aretxabaletar, atxabaltar
Koordenatuak 43°2′10″N 2°30′16″W / 43.03611°N 2.50444°W / 43.03611; -2.50444Koordenatuak: 43°2′10″N 2°30′16″W / 43.03611°N 2.50444°W / 43.03611; -2.50444

Gipuzkoa municipalities Aretxabaleta.JPG

Eremua 28,97 km2
Garaiera 225 m
Distantzia 80 km Donostiara
Posta kodea 20550
Biztanleria 6.725 bizt. (2011)
Dentsitatea 232,14 bizt./km²
Sorrera 1630
www.aretxabaleta.com http://www.aretxabaleta.com www.aretxabaleta.com

Aretxabaleta Gipuzkoako Debagoiena eskualdean dagoen udalerria da. 28.97 km²-ko azalera du eta 6.646 biztanle zituen 2008an.

Bertakoak aretxabaletarrak edo bertako hizkeran atxabaltarrak dira.

Aretxabaletako eliza

Eduki-taula

Geografia eta klima [aldatu]

Aretxabaleta Gipuzkoako hego-mendebaldean kokatzen da, Debagoiena bailararen barnean. Mugakideak Arrasate iparraldean, Eskoriatza mendebaldean, Aramaio iparmendebaldean, Oñati ekialdean eta Barrundia (Araba) hegoaldean ditu.

Herrigunea Deba ibaiak zeharkatzen duen bailara estuan kokatzen da, 235 metroko altueran. Ingurua oso menditsua da, mendi nagusia Kurtzebarri delarik, 1119 metroko garaierarekin. Ezagunena da bertan dagoen herritik ikus daitekeen gurutzeagatik, 500 metro hegoalderantz dagoen Elorretako Haitza, 1140 metrorekin, altuagoa baita. Hala ere, Aretxabaletako tokirik garaiena Elgeako mendilerroan dagoen Aumategigaña da, 1189 metroko garaierarekin. Udalerriko beste mendi esanguratsuen artean Murugain, Andarto eta Urkulu gainean dagoen Iruaitz aipa daitezke.

Gipuzkoan ohikoa den bezala, zuhaitzik ugarienak landatutako pinuak dira, geografia guztian ikus daitezkeenak. Zaraiako mendilerroaren magalean, Urkulu inguruan eta beste toki batzuetan pagadi zabalak ere ikus daitezke.

Aretxabaletaren ekialdean Urkuluko urtegia dago. 1979an eraikia, Debagoieneko eta Gipuzkoako beste herri batzuk urez hornitzen ditu. Urtegitik behera doan Urkulu erreka Oñatiko Zubillaga auzora jotzen du, beherago, San Prudentzion, Deba ibaiarekin batzeko. Urtegiak sortu duen inguru naturala oso erabilia da aisialdirako Debagoieneko herritarrengatik, eta bertako urak bizileku bilakatu dira hainbat hegazti espezieentzat.

Klimari dagokionez, epela eta hezea da. Urteko ur-jasa 1300 mm/m² ingurukoa da, eta batezbesteko tenperaturak 5 Â°C urtarrilean eta 17.5 Â°C uztailean dira. Neguan elurteak ohikoak dira mendian, eta herrigunean ere urtean bizpairu aldiz elurtzen du.

Historia [aldatu]

Herriaren lehenengo aipamenak X. mendekoak dira, Aretxabaleta eta bertako elizateak Leintz ibarraren barnean zeudenean, Eskoriatza, Arrasate eta Leintz Gatzagarekin batera. 1260. urtean Arrasatek bailara utzi zuen, eta 1331.ean Leintz Gatzagak jarraitu zion. Ordutik aurrera bailara 17 herrixkek osatzen zuten: Apotzaga, Aozaratza, Arkarazo, Aretxabaleta, Areantza, Bedoña, Bolibar, Eskoriatza, Galartza, Korueta, Gellao, Isurieta, Larriño, Marin, Mazmela, Mendiola eta Zarimutz. Elizate bakoitzak bere alkate eta kontzejua zeuzkan, eta guztiak parekoak ziren eskubide eta administrazioan. Bailara osoa ordezkatzen zuen Anaiarteko Alkatea ere bazegoen; kargu hau edozein aitonen-semek bete zezakeen.

1370. urtean Gaztelako Henrike II.a erregeak Leintz Beltran Velez Gebarakoa Oñatiko jaunaren esku utzi zuen. Gebaratarren menpekotasun egoeratik aldendu guran 1497. urtean garai hartako Leintzek Gipuzkoako Probintzian sartu zen. Geroago, 1556. urtean, Gebaratarrengandik askatu egin zen "Valle Real de Leniz" izena hartuz. Egoera honetan jarraitu zuten Leintzeko gune osoek (egungo Aretxabaleta eta Eskoriatza herrietako udalerriak osatzen duten herriguneek eta elizateek) 1630. urtera arte, Eskoriatza eta Aretxabaleta herrien arteko liskarrek Bailararen banaketa ekarri arte. Urte horretan Aretxabaletak "Valle Real de Aretxabaleta" izena hartu hartu zuen.

Auzoak [aldatu]

Gaur egun Aretxabaletako udalerria osatzen duten elizateak herrixkak ziren garai batean, 1630an Aretxabaletako Udalerriaren sorrerarekin batera barneratu zirelarik. Elizate hauek herriko erdigunea baino lehenagokoak dira. Denborarekin, bertako biztanleria jaisten joan da, 1960ko hamarkadan auzoetan bizi ziren 969 bizilagunetik gaur egungo 354ra. Honako hauek dira Aretxabaletako udalerria osatzen duten auzoak:

Administrazioa [aldatu]

Udalerri Hauteskundeak Aretxabaletan
Alderdi politikoa 2011 2007
Botuak% Zngtzk Botuak% Zngtzk
Bildu 44,01% 7 - -
Aralar 22,86% 3 25,26% 4
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV) 18,32% 2 21,47% 3
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE) 7,62% 1 17,04% 2
Ezker Batua-Berdeak 2,24% 0 6,86% 1
Eusko Alkartasuna (EA) - - 22,57% 3

Demografia [aldatu]

Biztanleriaren bilakaera
1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2009
1.929 1.879 1.942 2.308 2.502 2.757 3.500 5.328 6.007 6.147 6.184 6.689

Aretxabaletar ospetsuak [aldatu]

Festa eta ospakizunak [aldatu]

Kanpo loturak [aldatu]

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Aretxabaleta
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa