Humen Perla ibaiko zubia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Zubia Dongguandik ikusia.

Humen Perla ibaiko zubia (txinera sinplifikatuz: 虎门大桥; txinera tradizionalez: 虎門大橋; pinyineraz: Hǔmén Dàqiáo), literalki "Tigrearen ate zubia", Txinako Herri Errepublikako Guangdong probintziako Guangzhou eta Dongguan hiriak batzen dituen zubia da. 1997ko ekainaren 9an zabaldu zen.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Humen Perla ibaiko zubiak, Guangzhouko Nansha Barrutia Dongguan hiriko Humen herriarekin batzen du. Zubiak 3.618 metroko luzera eta 888 metroko gehienezko argia dauzka.

Zubia Perla ibaiaren bokaletik gertu dago, eta Guangdong probintziako autobide sarean elementu garrantzitsua da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Txinako Herri Errepublika
Artikulu hau Txinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.