Dongguan

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Dongguan

Prefektura mailako hiria
Txineraz
Pinyin
东莞
Dōngguǎn
Herrialdea
Probintzia
TxinaTxina
Guangdong
Barrutiak 4
Konderriak -
Alkatea
TAK ordezkaria
Li Yuquan (李毓全)
Liu Zhigeng (刘志庚)
Koordenatuak 23°02′N 113°43′E / 23.033°N 113.717°E / 23.033; 113.717Koordenatuak: 23°02′N 113°43′E / 23.033°N 113.717°E / 23.033; 113.717
Dongguan is located in Txina
Dongguan
Dongguan
Eremua 2.465 km2
Biztanleria
- Prefekturan

6.445.700 bizt (2007)
Dentsitatea
- Prefekturan

2.614,89 bizt (2007)
Nazionalitate nagusia Han
http://www.dongguan.gov.cn/

Dongguan (txinera sinplifikatuz: 东莞, pinyineraz: Dōngguǎn), Guangdong probintzian dagoen prefektura mailako hiria da. Guztira, 6.445.700 biztanle inguru dauzka eta 2.465 kilometro karratuko azalera.

Eduki-taula

[aldatu] Inguru naturala eta kokapena

Perla ibaiaren gaineko Humen zubiaren ikuspegia.

Hirigunea Guangzhou hiritik 50 kilometrora dago iparraldean, eta Shenzhen hiritik 90 kilometro hegoaldera. Perla ibaiaren deltako gune metropolitarraren iparraldean dago.

Perla ibaiaren deltako Dongguan hiriaren mugakideak honakoak dira: Huizhou ipar-ekialdean, Guangzhou mendebalde eta ipar-mendebaldean, eta Shenzhen hegoaldean.

[aldatu] Klima eta landaredia

Hiriak duen 2.400 kilometro koadroko azaleratik, %27 ura da, %25 basoak, %12 laborantza lurrak, eta %35 hirigunea. Txina hegoaldeko hiri guztiek bezala, Dongguanek klima azpitropikala dauka, Kantzer tropikoaren iparraldean egonik. Batez-besteko tenperatura 22,8 gradukoa da, eta nahiko egonkor mantentzen da urte osoan zehar. Bi urtaro izaten dira, bata lehorra eta bestea euritsua. Asia hegoaldeko montzoiaren eraginez maiatzetik urrira euri ugari egiten du, eta urteko batez besteko prezipitazioa 1.756,8 ingurukoa da.[1]

[aldatu] Banaketa administratiboa

Dongguan hiria, lau barruti eta hogeitazortzi herrik osatzen dute. Prefektura hiriko gobernuak aginte osoa dauka herri horietan.

[aldatu] Demografia eta biztanleria

2008. urtearen amaieran, hirian 6.949.800 biztanle bizi ziren, horietatik 1.748.700 bertako biztanleak, eta gainontzekoak Txinako nekazal guneetako etorkinak. Hirigunean hiru milioi pertsona inguru bizi dira, baina hirian azken urteetan egondako garapena dela eta, hirigunea eta inguruko nekazal guneak bat egingo dute hurrengo urteetan.

Dongguan, kanpoan bizi diren txinatar askoren jaiotza hiria da, Hong Kongen bizi diren 700.000 inguru pertsona, eta Taiwan eta Macaun bizi diren beste 200.000 pertsonena.

[aldatu] Erreferentziak

  1. http://liveable.dg.gov.cn/about/natural.htm Dongguango estatistika webgunea.

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak


Geografia
Txinako Herri Errepublika
Artikulu hau Txinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak