Hunspell
Wikipedia(e)tik
Hunspell zuzentzaile ortografikoa eta morfologia aztertzailea da, egitura morfologiko aberatsak eta karaktere sorta konplexuak erabiltzen dituzten hizkuntzentzako bereziki garatutakoa. Hasiera batean hungarierarentzako garatu zen software hau. Software librea da, GPL / LGPL / MPL lizentzia hirukoitzarekin argitaratzen delarik.
Hunspell MySpell softwarean oinarrituta dago, eta azken honek erabiltzen dituen hiztegiekin bateragarria da. MySpellek 8 biteko ASCII karaktere sortak erabiltzen ditu, eta Hunspellek, ordea, UTF-8 Unicode bezala kodetutako hiztegiak erabiltzeko gai da.
Hurrengo software paketeek Hunspell darabilte:
- OpenOffice.org, bulegotika-suite plataforma-anitza (2006ko martxoaren 8ko 2.0.2 bertsiotik aurrera).
- Mozillaren Thunderbird / Firefox (3. bertsiotik aurrera) eta SeaMonkey (2. bertsiotik aurrera).
- WinShell, Windowserako TeX / LaTeX garapen tresna.
- Yudit, X Windows Sistemarako Unicode testu editorea.
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Ingelesez) Hunspellen webgunea
- (Ingelesez) Hunspellekin erabiltzeko hiztegiak