Mozilla Fundazioa
Wikipedia(e)tik
Mozilla Fundazioa (ingelesez, Mozilla Foundation) kode irekiko Mozilla proiektuaren arduradun den irabazi asmorik gabeko erakundea da. Edozein pertsona edo elkartek parte har dezake Mozilla proiektuan, bai kode aldetik, zein produktuak probatu, dokumentazioa idatzi edo beste hainbat modutan.
Mozillaren produktuek hiru ezaugarri nagusi dituzte:
- Kodea irekia, MPL, GPL edo LGPL lizentziapean eskainitakoa. Ondorioz, bere produktuak eta berauen kodea sarean eskuratu daiteke doan.
- Estandarretan oinarritutakoa.
- plataforma anitzetan erabiltzeko modukoa: Windows, Mac OS, Linux, FreeBSD, Solaris eta beste hainbatetan.
Mozillaren produktuak [aldatu]
Hauexek dira, besteak beste, Mozilla Fundazioak eskaintzen dituen software produktuak:
- Firefox, web nabigatzailea.
- SeaMonkey (lehen Mozilla Aplication Suite), Interneterako suitea.
- Mozilla Mail & Newsgroups, e-posta eta albisteentzako.
- Mozilla Composer, HTML editorea.
- ChatZilla, IRC aplikazioa.
- Mozilla Calendar, egutegia.
- Mozilla Thunderbird, e-posta eta albisteak.
- Mozilla Sunbird, egutegia.
- Mozilla Fennec, telefono mugikor eta bestelako gailu mugikorretarako nabigatzailea.
- Camino, Mac OS Xerako nabigatzailea.
- Minimo, gailu mugikorretarako nabigatzailea.