Hwang Dae-heon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hwang Dae-heon

Bizitza
JaiotzaAnyang (en) Itzuli1999ko uztailaren 5a (24 urte)
Herrialdea Hego Korea
Lehen hizkuntzakoreera
Hezkuntza
HeziketaBurim Middle School (en) Itzuli
Hizkuntzakkoreera
Jarduerak
Jarduerakpista laburreko abiadura patinatzailea
Pisua73 kilogramo
Altuera179 zentimetro

Instagram: hwang_daeheon Edit the value on Wikidata

Hwang Dae-heon (koreeraz: 황대헌) (Anyang, 1999ko uztailaren 5a), patinatzaile hegokorearra da. Neguko Olinpiar Jokoetan hiru domina eskuratu ditu, 2018an eta 2022an.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016ko Gazte mailako Olinpiar Jokoetan txapelduna izan zen 1.000 metrotako distantzian. Urte berean munduko errekorra ezarri zuen 1.000 metrotako distantzian[1].

2018ko Munduko txapelketatan emaitza bikainak lortu zituen, bi probatan txapelduna izan zen eta sailkapen nagusian hirugarren egin zuen. Urte hartan etxean jokatu zituen Olinpiar Jokoetan zilarrezko domina bat baino ezin izan zuen eskuratu, 500 metrotako proban hain zuzen ere[2].

2022ko Pekingo Jokoetan txapeldun olinpikoa izan zen 1.500 metrotan eta 5.000 metro errelebotan zilarra lortu zuen[3]. Bere proba gustokoena 1.000 metrotakoa da, baina beste patinatzaile batekin talka egitearren finalerdietan deskalifikatu eta ezin izan zuen dominaren lehian aritu[1].

Txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neguko Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2018 Pyeongchang ( Hego Korea) 2. lekua, zilarrezko domina 500 m
2022 Pekin ( Txina) 1. postua, urrezko domina 1.500 m
2022 Pekin ( Txina) 2. lekua, zilarrezko domina 5.000 m erreleboak
Neguko Olinpiar Jokoak (Gazte mailan)
Urtea Lekua Domina Proba
2016 Lillehammer ( Norvegia) 1. postua, urrezko domina 1.000 m
Munduko txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2018 Montreal ( Kanada) 1. postua, urrezko domina 500 m
2018 Montreal ( Kanada) 1. postua, urrezko domina 5.000 m erreleboak
2018 Montreal ( Kanada) {bronze3}} Orotako sailkapena
2019 Sofia ( Bulgaria) 1. postua, urrezko domina 500 m
2019 Sofia ( Bulgaria) 1. postua, urrezko domina 5.000 m erreleboak
2019 Sofia ( Bulgaria) 2. lekua, zilarrezko domina Orotako sailkapena
2019 Sofia ( Bulgaria) 2. lekua, zilarrezko domina 1.000 m

Errekorrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Proba Errekorra Data Tokia
500 m 39.688 209
1.000 m 1:20.875 2016 Salt Lake City (AEB)
1.500 m 2:11.469 2018
3.000 m 5:40.218 2018

1.000 metrotako marka Munduko errekorra da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ingelesez) Reuters. (2022-02-07). «Short track-World record holder Hwang out of 1,000m semi-finals» Reuters (Noiz kontsultatua: 2022-02-21).
  2. (Ingelesez) Yonhap. (2022-02-09). «Hwang Dae-heon skates past judging controversy for short track gold» The Korea Herald (Noiz kontsultatua: 2022-02-21).
  3. (Frantsesez) «Patinage de vitesse sur piste courte : Hwang Dae-heon décroche la première médaille d’or pour le pays du Matin clair» world.kbs.co.kr (Noiz kontsultatua: 2022-02-21).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]