Ildefonso Toledokoa
Wikipedia(e)tik
Ildefonso Toledokoa (Toledo, 607 - ibidem., 667) Espainiar prelatua izan zen. Isidoro santuaren eta Eugenio santuaren ikasle izan zen. Isidoro hil zenean, Agaliako monasterioko abadea izan zen haren ordez. VIII. eta IX. kontzilioetan parte hartu zuen. Toledoko Eugenio Santua artzapezpikua, Ildefonsoren osaba, hil zenean, haren lekua hartu zuen. Ama Birjinaren birjintasunaren aldeko porrokatua zen, eta teologiazko lan batzuk idatzi zituen: De perpetua virginitate Beatae Mariae, De cognitione Baptismi eta De itinere deserti.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
| Artikulu hau Espainiako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |