Illán de Vacas
|
Illán de Vacas |
|
|---|---|
| Izen ofiziala | Illán de Vacas |
| Estatua Erkidegoa Probintzia Eskualdea |
Torrijos |
| Alkatea | Julián Renilla Bru |
| Koordenatuak | 39°58′10″N 4°33′27″W / 39.96944°N 4.55750°WKoordenatuak: 39°58′10″N 4°33′27″W / 39.96944°N 4.55750°W |
| Eremua | 9,00 km2 |
| Distantzia | 59 km Toledora |
| Postakodea | 45681 |
| Biztanleria | 5 bizt |
| Dentsitatea | 0,56 bizt/km² |
Illán de Vacas Toledoko udalerria da, Torrijos eskualdean dagoena.
2010eko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 5 biztanle zituen. Espainian biztanle gutxien dituen udalerria da.
Eduki-taula |
Kokapena[aldatu]
Illán de Vacas, Torrijos eskualdean dago eta honako udalerri mugakideak ditu: Los Cerralbos iparraldean, Otero ipar-ekialdean, Domingo Pérez ekialdean, Cebolla hegoaldean eta Lucillos mendebaldean.
Herria Torrijos eta A-5 autobidea batzen dituen CM-4002 errepidearen ondoan dago. Baina errepidetik herrirako sarbide errepidea asfaltatu gabe dago.
Historia[aldatu]
Antzina Los Cerralbosi loturik egon zen. Udalerriari buruzko lehen dokumentu idatzia 1512koa da, eta bertan, herriko hiru biztanle ejerzitoan aritzeko erroldatu zirela aipatzen da.
XVII. mendean herrian hogeitamazazpi familia bizi ziren eta XIX. mendean 22 etxe zeuden. XIX. mendearen amaieran herriko udaletxearen aurrekontua 2.200 errealekoa zen, eta ia erdia (800 erreal) udaletxeko idazkariari ordaintzeko erabiltzen ziren.
Gaur egun udalerria osatzen duten 900 hektareatatik 650 Renilla familiarenak dira (herrian erroldatutako bost pertsonak familia berekoak dira).
Demografia[aldatu]
| 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2010 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 110 | 109 | 105 | 66 | 113 | 108 | 98 | 43 | 21 | 0 | 7 | 5 |

Ondarea[aldatu]
- Asunción de Nuestra Señora eliza: Herriko sarreran dago eta 1983an eraberritu zuten.
Alkateen zerrenda[aldatu]
| 2011- | Julián Renilla Bru | PP |
| 2007-2011 | Julián Renilla Bru | PP |
| 2003-2007 | Julián Renilla Bru | PP |
| 1999-2003 | Julián Renilla Bru | PP |
| 1995-1999 | Julián Renilla Bru | PP |
| 1991-1995 | Julián Renilla Bru | PP |
| 1987-1991 | Julián Renilla Bru | PP |
| 1983-1987 | Julián Renilla Bru | AP/PDP/UL |
| 1979-1983 | Jesús Renilla Renilla | UCD |
Ikus, gainera[aldatu]
Kanpo loturak[aldatu]
- (Gaztelaniaz) ¿Queda alguien ahi? Tiempo aldizkariko albistea.
- (Gaztelaniaz) Udalerriari buruzko webgunea.
| Artikulu hau Gaztela-Mantxako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |