Illeta

Wikipedia, Entziklopedia askea

Artikulu hau Francisco Escuderoren oratorioari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Hileta».

Illeta
Jatorria
Sorrera-urtea1952
Estreinaldi-data1955eko urtarrilaren 12a
IzenburuaIlleta
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ekoizpen lekuaZarautz
Ezaugarriak
Genero artistikoaoratorioa
Hizkuntzaeuskara
Iraupena60 minutu
HitzakJose Mari Agirre
Bestelako lanak
MusikagileaFrancisco Escudero

Illeta Francisco Escuderoren oratorio elegiakoa da, Xabier Lizardiren Biotzean min dut olerkian oinarritua, 1952an moldatua eta 1955ean estreinatua. Escuderoren konposizioen katalogoan 19. zenbakia du[1]. XX. mende hasierako Euskal Herriko hileta tradizional batean oinarritzen da argumentua[2].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oratorioa sortu zuen garaian, Escudero Zarautzen bizi zen, Xabier Lizardiren jaioterrian, eta bere olerkia aukeratu zuen oratoriorako testu gisa, euskaraz ez zekien arren[3]. Euskal izaeraren eta euskal kulturaren ezaugarri den heriotzaren pertzepzioaren hainbat adierazpen erakutsi zituen[4]. Herri doinuak[4][5] (Ahaire zahar huntan abestia, esaterako)[6] eta kantu gregorianoaren elementuak[4] erabili zituen oratorioan.

Estreinaldia 1955eko urtarrilaren 12an izan zen Bilboko Buenos Aires antzokian[1].

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bost zati ditu oratorioak:

Euskarazko izena[7] Gaztelaniazko izena[1]
1. Guabela Velatorio
2. Eliza bidean Camino de la Iglesia
3. Illeta En la Iglesia
4. Kanposantu bidean Camino del Cementerio
5. Eorzketa eta azken agurra Sepelio y adiós final

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Gaztelaniaz) Larrinaga Cuadra, Itziar. (2013). Francisco Escudero. Catálogo razonado de obras. Errenteria: Eresbil, 82 or. ISBN 978-84-616-4519-0..
  2. Evocación en Icíar: preludio matinal. Tritó, 6 or..
  3. (Gaztelaniaz) «Escudero» Historia de la sinfonia (Noiz kontsultatua: 2023-07-26).
  4. a b c (Gaztelaniaz) Gorostiza, Santiago. «Francisco Escudero (1913–2002)» Naxos (Noiz kontsultatua: 2023-07-26).
  5. (Gaztelaniaz) S. Villasol, Jesus. «Reposicion del oratorio 'Illeta', de Francisco Escudero» El País 1983-10-20 (Noiz kontsultatua: 2023-07-26).
  6. (Gaztelaniaz) Larrinaga Cuadra, Itziar. (2013). Francisco Escudero. Catálogo razonado de obras. Errenteria: Eresbil, 84-85 or. ISBN 978-84-616-4519-0..
  7. Escudero, Francisco. Illeta. Naxos (argitaratze data: 2005-03-01) (Noiz kontsultatua: 2023-07-26).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]