Imanol Agirre
Wikipedia(e)tik
- Artikulu hau hizkuntzalariari buruzkoa da; pelotaria gaitzat duena beste hau da: Imanol Agirre García
Imanol Agirre (Bilbo, 1913ko abenduaren 31-1983) idazlea izan zen. Hizkuntzalaritzako ikasketa akademikorik egin ez zuen arren, hainbat teoria plazaratu zuen arlo horretan, bere liburuetan:
1961ean La escritura en el mundo: Iniciación al estudio de las lenguas literarias izeneko idazlana argitaratu zuen.
1980an Vínculos de la lengua vasca con las lenguas de todo el mundo argitaratu zuen Bilbon.
Haren teoriek eragin nabarmena izan dute Jorge María Ribero-Menesesen ikerketa-lanean, eta ez dute inolako onarpenik komunitate zientifikoan.[1]
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Felix Ibargutxi: «Ribero-Meneses: "Quieren arruinar a los filólogos españoles que investigan los orígenes del euskera". Ribero-Meneses cree que "el euskera es la raíz de las lenguas de Europa"», Diario Vasco, 2007-10-09.
| Artikulu hau Euskal Herriko biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |