Arteaga
- Artikulu hau Arteaga udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Artea (argipena).
|
Arteaga |
||
|---|---|---|
|
|
||
| Izen ofiziala | Artea | |
| Estatua Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Bizkaia Arratia |
|
| Alkatea | Alberto Etxebarria Gurtubai (EAJ) | |
| Herritarra | arteaztarra | |
| Koordenatuak | 43°08′01″N 02°47′03″W / 43.13361°N 2.78417°WKoordenatuak: 43°08′01″N 02°47′03″W / 43.13361°N 2.78417°W | |
| Eremua | 12,4 km2 | |
| Garaiera | 130 m | |
| Distantzia | 25 km Bilbora | |
| Posta kodea | 48142 |
|
| Biztanleria | 760 bizt (2010) | |
| Dentsitatea | 61,29 bizt/km² | |
| http://www.artea-udala.org | ||
Arteaga[1] (izen ofiziala: Artea; izen historikoa: Gaztelu-Elexabeitia) Bizkaiko udalerria da, Arratia eskualdekoa. Herriaren historia eta arkitektura zaharra direla eta, ondasun interesgarriak ditu.
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
[aldatu] Udalerri mugakideak
Arteagak udalerri hauek ditu mugakide:
- Ekialdean: Dima.
- Mendebaldean: Zeberio.
- Hego-mendebaldean: Orozko.
- Iparraldean: Arantzazu.
- Hegoaldean: Areatza.
[aldatu] Auzoak
Arteagako udalerriak auzo hauek ditu:
- Astuibehekoa
- Astui
- Bildosola
- Elexabeitia
- Errotabarri
- Ezparta
- Garai
- Gaztelu
- Larrazabal
- Ugarte
- san martin
[aldatu] Ingurune naturala
Artea, Arratia ibaiaren haranean kokatzen den beste bizkaitar udalerrietako bat da. Nerbioiaren ibaiadarra den Arratiak udalerria zeharkatu egiten du eta bertaraino heltzen dira Errekagaigerra eta Laurreta errekak. herri honetako bizimodu ekonomikoak 2 oinarri zituen: bata, pasabideen zaingoa eta bestea, ibaiaren ustiapena. Horretaz gain, nekazal eta abel iharduerak ere berebiziko garrantzia zuen.
Arratia ibaiaren arroan kokatutako herri honek mendi ugari ditu, Murga (608 metro) eta bikotzgane (614 metro) besteak beste.
[aldatu] Demografia
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 885 | 908 | 966 | 994 | 1.107 | 964 | 917 | 970 | 842 | 651 | 621 | 644 | 675 |
[aldatu] Biografiak
- Leon Bilbao (1916-1990), albokaria.
- Igor Estankona (1977-), poeta.
[aldatu] Kultura
[aldatu] Euskara
UEMAko kidea da herria, euskal hiztunen 70% esanguratsua dela-eta.
Mendebaleko euskararen aldaera bat dute jatorrizko euskalkia. Arratieraz eta bizkaieraz hitzegiten da.
[aldatu] Ondasun nabarmenak
- San Migel eliza, XVI.mendekoa, oso eraikin ikusgarria da, bai kanpoaldean duen herri arkitekturaren kalitateagatik, bai osatzen duten eraikinen bolumen mailakatuagatik; baina harrigarriena zurgintzaren arteak lortzen du (elizaren kanpoaldea zurez egina baitago). Oin errektangeluarra du, bolumen mailakatua. Zurezko XVI.mendeko eskulturak ditu atarian, eta hainbat elementu interesgarri. 1990ean izan zen berritua.
- Santiago ermita. Done Jakue Apostoluari eskainia, oinplano errektangeluarra eta atsedenleku bat ditu.
- Galiano dorretxea Arteaga eta Zeberio arteko bidean dago, eta XVI. mendekoa omen da.
- Torrea dorretxea gurutzearen gaineko gailurrean kokatuta dagoena, Andra Mari elizarekin eta Errotazaharrako errota burdinolarekin bat egiten zuen. Gaur egun, eliza zegoen tokian, hilerria dago.
- Ugarte dorretxeak, aurrekoaren antzeko ezaugarriak dituen arren, kutsu errenazentista nabarmenagoa du, eta eragin militarrak ez ditu hain nabarmen.
- Euskal Baserriaren Ekomuseoa.
[aldatu] Jaiak
- Herriko jaiak irailaren 9an ospatzen dira.
- Migel deuna, irailaren 29an.
- Janarien eta Eskulanen Euskal Azoka, iraileko hirugarren larunbatean.