Inazio Fermin Ibero

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inazio Fermin Ibero
abade

Bizitza
JaiotzaIruñea, 1530
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza1612 (81/82 urte)
Hezkuntza
HeziketaZistertar
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta politikaria

Inazio Fermin Ibero (gaztelaniaz: Ignacio Fermín de Ibero) (Iruñea, 1530 inguru-1612ko urriaren 1a) monje zistertar, idazle, historialari nafarra eta Fiteroko betiko abade izan zen. Fiteroko abade bezala, gainera, Nafarroako Gorteetan eserlekua izan zuen, eta 1593, 1600 eta 1608koek, gainera, erresumako Diputazioko kide izendatu zuten.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Monje zistertarra. Nogalesko monasterioan (Astorga) hartu zuen abitua. Teologian doktorea, Durangoko katedra lortu zuen Alcalan, eta hiri bereko San Bernardo ikastetxeko errektore izan zen. Beste kargu batzuk ere izan zituen, tartean Ofizio Santuaren Kongregazino Santuko zentsore eta Fiteroko betiko abadea.

1608an Espainiako monasterio zistertar guztiak bisitatzeko eta eraberritzeko ahalmena zuen bikario nagusi izendatu zuten. Fiteroko abade bezala, Gorteetan eserlekua izan zuen, eta 1593, 1600 eta 1608koek, gainera, Erresumako Diputazioko kide izendatu zuten.

Ofizio Santuan zentsore papera bete zuen eta, beste liburuen artean, Diego Lizarrakoaren Enarrationes in evangelium secundum Lucam zentsuratu zuen.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere literatur jarduera ordenaren eta bere monasterioaren historian oinarritu zen. Bere monasterioan instalatutako inprimategian 1603an Exordium sacri Ordinis cistercienses argitaratu zuen. Beste lan batzuk argitaratu gabe gelditu ziren: Exordium maius eta Relación histórica de la fundación y antigüedad de este real monasterio; bi hauek Madrilgo Artxibo Historikoan jasota daude baina beste bat, Grandezas del Cister, gaur egun galduta dago.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Fray Ignacio de Ibero, abad de Fitero», Príncipe de Viana, 5, 1945, 283-291 or.
  2. http://www.enciclopedianavarra.com/?page_id=11338

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]