Fitero

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Fitero

 Nafarroa Garaia

Fiteroko armarria

Izen ofiziala Fitero
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Eskualdea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Tuterako merindadea
Erribera
Alkatea Francisco Javier Yanguas (UPN)
Herritarra fiteroar
Koordenatuak 42°42′33″N 1°49′47″W / 42.70917°N 1.82972°W / 42.70917; -1.82972Koordenatuak: 42°42′33″N 1°49′47″W / 42.70917°N 1.82972°W / 42.70917; -1.82972

Navarra - Mapa municipal Fitero.svg

Eremua 43,01 km2
Garaiera 421 m
Distantzia 104 km Iruñera
Posta kodea 31593
Biztanleria 2.212 bizt. (2012)
Dentsitatea 51,43 bizt./km²
http://www.fitero.org

Fitero[1] Nafarroako hego-mendebaldean dagoen udalerria da. Nafarroako Erribera eta Tuterako merindadean kokaturik, Iruñetik 104 kilometrora dago. 2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera herriak 2.212 biztanle ditu.

Fitero eta Cintruenigoko zerbitzu sozialen mankomunitatea, zaborra bildu, ur-hornidura eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz arduratzen den erakunde publikoa da.

Inguru naturala eta mugak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alhama ibaia Fitero parean.

Fitero, Tuterako merindadearen hegoaldeko muturrean kokatzen da, Errioxarekiko mugan. Herrira heltzeko NA-160 errepidea hartu behar da Tutera-Cervera del Rio Alhamako norabidean. Alhama ibaiak udalerria zeharkatzen du, Ebroko adarra dena. Ur termalak dauden bainuetxea badauka Fiterok.

Mugakide hauexek ditu: Iparraldean Corella, ekialde eta hegoaldean Tutera, Zentroniko eta Tarazona eta mendebaldean Cervera del Rio Alhama eta Alfaro (Errioxa).

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fiteroko klima, Ebro ibarreko sakonuneko berezko klima mediterraniar-kontinentala da. Tenperaturek gorabehera handiak izaten dituzte eta udak beroak diren arren, neguan hotz egiten du. Prezipitazioak urriak dira urte osoan zehar eta batez ere udaberri eta udazken garaian pilatzen dira. Haizerik ohikoena iparreko zierzo haizea da, Erribera osoan gertatu bezala. Urteko batez besteko tenperatura 13 eta 14 gradu artekoa eta prezipitazioak 400 eta 500mm bitartekoak dira. Urteroko egun euritsuak 55-60 baino ez dira izaten.

Gizakiak erabat eraldatu du herriaren inguruko pasaia eta gaur egun, ez da jatorrizko basoetatik birlandatutako pinuak baino geratzen.

Estazio meteorologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrigunearen kanpoaldean, itsasoaren mailatik 450 metrora, Espainiako Nekazaritza ministerioaren estazio meteorologikoa dago.[2]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fiteroko lehen giza arrastoak kristo aurreko I. mendekoak dira eta Pañetero izeneko gunean aurkitu dira. Herriaren historia beti egon da Fiteroko monastegiari loturik. Monastegia 1140. urtean sortu zen Frantziatik etorritako fraideekin, eta Gaztelako Alfonso VII.a erregearen babespean. Monastegiko abada San Raimundo izan zen, Calatravako ordenaren sortzailea. 1152. urtean abadeen taldea gaur egungo kokalekura aldatu zen eta pixkanaka ondasun ugari pilatu zituzten. Horietatik garrantzitsuena Tudejenko gaztelua. Horrez gain, erregeen laguntza ugari jaso zituzten eta horrela XII. mendearen amaieratik XIII. mendearen erdira, monastegia handitu eta hainbat kapera eta egoitza eraiki zituzten.

XIV. mendean Nafarroa eta Gaztelaren arteko gatazka sortu zen, monastegiaren jabetza nork zeukan erabakitzeko. Azkenik, 1373. urtean Boloniako Guido kardenalak monastegia eta Tudejenko gaztelua Nafarroarenak zirela epaitu zuen. XV. mendean, mendeko krisialdiaren ostean, Azkoiengo On Miguel abadak, gaur egungo Fiteroko herriaren sortzea sustatu zuen, monastegiari segurtasuna emateko asmoarekin. Herria, monastegiaren jabetza izan zen, sortutako momentutik eta abadeek jaurerriaren moduko erregimenaz agindu zuten fiterotarrengan.

Azkenik, 1836. urtean, herriak independentzia eskuratu eta udaletxe propioa lortu zuen, mendeetako menderaketari amaiera emanez. 1850an Fiteron nesken eta mutilen eskola bana zegoen. Mutilen eskolako maisuak 5.000 erreal irabazten zituen urtean, eta nesken eskolako maistrak 2.600 erreal baino ez. Bi eskoletan antzeko ikasle kopurua zegoen, 70 inguru. Alhama ibaiaren gaineko zubia 1827an hondatu eta 1843an berria eraiki zuten.

Gerra Zibila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerra Zibileko errepresioa Erriberako beste herrietan bezain gogorra izan zen. Fiteroko alkatea,Jacinto Yanguas Fernández, udaleko hainbat kide eta herriko langileen hainbat ordezkari erail zituzten altxatutako faxistek.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fiteroko biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
3.320 3.412 3.203 3.282 3.022 3.034 2.755 2.545 2.317 2.225 2.181 2.170 2.257

2008ko erroldaren arabera, 325 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %14,61a (Nafarroako batez bestekoaren gainetik).

Fiteroko bainuetxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Fiteroko bainuetxea»

Fiteroko uren onuraz lehenak konturatzen erromatarrak izan ziren, eta Fiteroko urak duela bi mila urte jada erabiltzen zirela uste dute hainbat historialariek. 1157an termak Fiteroko monasterioari eman zizkion dohaintza moduan Antso III.a Gaztelakoa erregeak. 1507an Gaztela eta Nafarroaren arteko gerra amaigabeen ondorioz, bainuetxea erabat suntsiturik geratu zen.

XIX. mendearen hasierako Iberiar Penintsulako Gerran, bainuetxea kudeatzen zuten fraideak kanporatu zituzten arren, 1814ean berriz jarri ziren bainuetxearen kargu. Bi hamarkada beranduago dena den, Mendizabalen desamortizazioak betiko aldendu zituen fraideak bainuetxetik eta Juan Jose Arejula tuterarra jarri zuen termen buru. 1846an, iturburu berria aurkitu eta honen inguruan "Bainuetxe berria" eraiki zuten.

Gaur egungo bainuetxe modernoa 1909an sortu zen, iturburu berriko eta zaharreko bainuetxeak bat egin zutenean. Gaur egun horrela bi egoitza daude "Gustavo Adolfo Becquer Hotela" eta "Palafox Hotela".

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santa Maria la Real monasterioa

Administrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1979tik Fiteroko alkatea beti izan da UPNkoa. 2003tik Francisco Javier Yanguas Fernández da. 2007an Udaleko hamaika zinegotzietatik sei lortu zituen eta hortaz gehiengo absolutua. Baliogabeko botoak 18 izan ziren (emandako guztien %1,17a) eta zurizko 14 boto izan ziren (botoen %0,92a). Abstentzioa %12,46koa izan zen.

2011n UPNkoa izan zen aurkeztutako zerrenda bakarra, ezohiko gertaera tamaina horretako herrien artean. 11 zinegotziak eta Yanguasek alkatetza- eskuratu bazituen ere, UPN botoetan jaitsi egin zen.

Udal Hauteskundeak Fiteron
Alderdi politikoa 2011 2007
Botuak% Zngtzk Botuak% Zngtzk
Nafar Herriaren Batasuna (UPN)  %74,83 11  %56,65 6
Nafarroako Alderdi Sozialista (PSN) - -  %42,44 5


Fiteroko alkateen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkateen zerrenda
2011 Francisco Javier Yanguas (UPN)
2007 Francisco Javier Yanguas (UPN)
2003 Francisco Javier Yanguas (UPN)
1999 Manuel Fernández (UPN)
1995 Manuel Fernández (UPN)
1991 Manuel Fernández (UPN)
1987 Carmelo Aliaga (UPN)
1983 Carmelo Aliaga (UPN)
1979 Carmelo Aliaga (UPN)

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaletxe zaharra Udaletxe Plaza edo "plazatxoa" (gaztelaniaz "placilla") izenekoan egon zen. Plazaren izena, zuen tamaina txikiagatik jarri zioten herritarrek. Eraikina 1599an altxatu zen Francisco Inestrillasen proiektu baten arabera. XX. mendearen bigarren erdian, udaletxearen etengabeko narriadura zela eta, komentu zistertarraren ondoko eraikuntzara eraman zituzten udal bulegoak. XVII. mendean altxatutako eraikin honek, harrizko fatxada eta goikaldean bi zatitan banaturiko adreiluzko egitura dauka. Eraikina udaletxe moduan erabiltzeko egin beharreko eraberritze lanetan 9,5 milioi pezeta gastatu zituen udalak (Nafarroako gobernuak diruz lagundu zituen lan hauek).

Udala alkatea eta hamar zinegotzik osatzen dute.

  • HELBIDEA: San Raimundo pasealekua, 11

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Fitero eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %6,02k zekien euskaraz hitz egiten.

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Automoviles Rio Alhama autobus konpainiak Fitero Tuterarekin batzen du. Autobus lineak, honako ibilbidea egiten du:

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fiteroko bainuak

Fiterotar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa