Indianapolis Colts

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 22:04, 22 urtarrila 2016

Txantiloi:Amerikar futbol talde infotaula Indianapolis Colts izenekoa National Football Leaguen parte hartzen duen futbol amerikar talde profesional bat da. Liga Nazionala eta Amerikarra 1970ean elkartu ondoren, Amerikar Konferentziaren Hegoaldeko Dibisioaren kide dira, Houston Texans, Jacksonville Jaguars eta Tennessee Titansekin batera.

Taldea Baltimoren zegoen 1983 arte, Indianako hiriburura azkar joan aurretik, bere egungo egoitza dena.

Tradizionalki, etxeko partiduetan kolore zuri eta urdinez jokatzen dute, eta kanpoan erabat zuriz.

Gaur egun, bere etxeko partiduak Lucas Oil Stadiumean jokatzen ditu.

2007an New England Patriots taldea 38-34 garaituz Amerikar Konferentzia irabazi ondoren 41. Super Bowla irabazi zuten Floridako Miami hirian, Chicago Bears 29-17 garaituz, partidu honetan, taldeko quarterback titularra zen Peyton Manning finaleko Jokalaririk Baliotsuena bezala aukeratua izan zelarik. Izan ere, Manning, Colts taldeko jokalaria dena 1998tik, NFLko jokalaririk hoberenetakotzat hartzen da, jokalaririk baliotsuenaren titulua 2003-2004 denboraldian lortuz, denboraldi horretan NFLren historian ratingik altuena ere lortuz, 121.1ekin

Coltsen ekipazioa

XLI. Super Bowla lortu ondoren, Colts taldeak eta Manningek "oso onak izatearen baina saria sekula ez irabaztearen" ospe txarra kendu zuten, ordurarte denboraldi erregularrean oso marka onak egiten baitzituzten, baina denboraldiostean espero baino lehenago erortzen baitziren.

Hiru urte beranduago XLIV. Super Bowla jokatu zuten, berriz ere Miamin, baina oraingoan bere aurkari zen New Orleans Saintsek garaitu zituen.

Jokalari nabarmenak

Peyton Manning, Reggie Wayne, Dallas Clark, Dwight Freeney, Robert Mathis, Gary Brackett, Adam Vinatieri, Antoine Bethea, Jeff Saturday, Ryan Diem

Palmaresa

- Super Bowl: 2

  • 1970 (V), 2006 (XLI)

- Konferentziako Txapeldunak: 7

- Dibisioko Txapeldunak: 16

Iruditegia

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Indianapolis Colts Aldatu lotura Wikidatan