Vince Lombardi Trofeoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Vince Lombardi Trofeoa (ingelesez Vince Lombardi Trophy) urtero NFL txapelketako Super Bowl partidua irabazten duen amerikar futbol taldeari ematen zaion saria da. 1965ko urtarrilaren 5an lehenbiziko aldiz eman zen eta izena NHL ligako Vince Lombardi entrenatzailea zenaren omenez darama.

Sari hau aldi gehienetan bereganatu duen taldea Pittsburgh Steelers da, denera sei aldiz (1974, 1975, 1978, 1979, 2005 eta 2008). Bost aldiz, Dallas Cowboys (1971, 1977, 1992, 1993 eta 1995) eta San Francisco 49ers (1981, 1984, 1988, 1989 eta 1994). Lauz aldiz, Green Bay Packers (1966, 1967, 1996 eta 2010), New England Patriots (2001, 2003, 2004 eta 2014) eta New York Giants (1986, 1990, 2007 eta 2011). Eta hirutan, Oakland Raiders (1976, 1980 eta 1983), Washington Redskins (1982, 1987 eta 1991) eta Denver Broncos (1997, 1998 eta 2015).

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]