Into the Labyrinth (telesaila)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Into the Labyrinth (telesaila)
Jatorria
Argitaratze-data1981
Jatorrizko herrialdeaErresuma Batua
Sasoi kopurua3
Atalak21
Ezaugarriak
Genero artistikoazientzia-fikzioa
Hizkuntzaingelesa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Peter Graham Scott
Antzezlea(k)
Emanaldia
Jatorrizko igorleaITV
Hasiera-data1981eko maiatzaren 13a
Amaiera-data1982ko irailaren 8a

IMDB: tt0081877 TV.com: shows/into-the-labyrinth Edit the value on Wikidata

Into the Labyrinth (euskaraz: «Labirintoaren barna») Erresuma Batuko haur eta nerabeentzako fantasiazko telesail bat izan zen. Herrialde hartan 1981-1982 bitartean aireratu zen,

Euskal Herrian 1980ko hamarkadan ETB 1 nahiz ETB 2 aireratu zen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Telesaila garaiez gain dauden bi aztien arteko borrokan oinarritzen da, bata Rothgo zintzoa (Ron Moody) eta bestea Belor zitala (Pamela Salem). Bakoitzak Nidus delakoa bereganatu nahi dute, botere mugagabeko objektua. Nidus delakoa berez Rothgo aztiaren jabetakoa zen, bere boterearen jatorria hartan zetzala, baina Belor aztiak lapurtu eta denboran zehar bidaiatzeko erabili zuen, Rothgo aztiak inoiz topatu ez zezan. Nidus objektuaren botererik gabe azkenean Rothgo hilzorian gelditu zen.

Gaur egungo haur talde batek (Phil, Helen eta Terry) Rothgo aztia britainiar labirinto itxurako leize-zulo batean hilzorian topatuko dute. Rothgok haur taldea Nidus objektua topatzeko asmoz historiaren garai ezberdinetara bidaliko ditu, garai ezberdin guzti horietan zehar ohiko objetu gisa mozorrotua egon eta gogoetaren bidez bakarrik ikus daitekeelarik.

Haur taldea leizeko labirintoan barna sartu eta gizateriaren historiaren une ezberdinetara bidaiatuko du (Frantziako Iraultza, Antzinako Grezia, Ingalaterrako Gerra Zibila, etab), betiere Nidus objektua berreskuratu eta Belor azti maltzurra garaitzeko asmoz.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Telebista Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.