Irene Larraza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Irene Larraza


Etxepare Euskal Institutuako zuzendari

2018 -
Miren Arzalluz
Bizitza
JaiotzaTolosa, 1970 (53/54 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaNafarroako Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakkultura-ekintzailea eta kultura-kudeatzailea
Enplegatzailea(k)Herri Irratia
Koldo Mitxelena Kulturunea
Tolosako Udala  (2008 -  2012)
Etxepare Euskal Institutua  (2012 -

Twitter: IreneLarraza Edit the value on Wikidata

Irene Larraza Aizpurua (Tolosa, Gipuzkoa, 1970a) gipuzkoar kultura eragilea da, 2018tik euskara nazioartean zabaltzen duen Etxepare euskal Institutuko zuzendaria dena.

Nafarroako Unibertsitatean Komunikazio Zientzietan lizentziaduna da. Herri Irratian esatari eta erredaktore egondakoa da. Komunikazio arduradun lanean jardun zuen ondoren, kultura arloko sektore publiko zein pribatuan, hala nola Koldo Mitxelena Kulturunean (Gipuzkoako Foru Aldundia) eta Syntorama enpresan. 2008tik 2011ra Tolosako Udaleko Kultura Departamentuko zuzendaritzan aritu zen. 2012az geroztik Etxepare Euskal Institutuko kide da. Bertan Komunikazio arduradun lanetan aritu zen lehenago 6 urtez, bai eta Kulturaren Sustapen eta Hedapenerako buru gisa, urtebetez. 2018ko urtarriletik aurrera Etxepare Euskal Institutuko zuzendari lanetan ari da, Miren Arzalluzek utzitako lekua hartuz.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Irene Larraza izango da Etxepare institutuko zuzendari berria» Berria 2017ko abenduaren 21a (Noiz kontsultatua: 2017ko abenduaren 25a).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Gipuzkoa
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.