Irma Vep (pertsonaia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Irma Vep (pertsonaia)
Argitalpena
SortzaileaLouis Feuillade (en) Itzuli
Ageri den obrak
Datu biografikoak
HerrialdeaFrantzia
Sexuaemakumezkoa
Jardueralapurra
cabaret performer (en) Itzuli

Irma Vep (vampire, frantsesezko banpiro, hitzaren anagrama) fikziozko pertsonaia da Louis Feuillade zinemagile aitzindariak Les Vampires bere labur-sorta muturako sortua 1915 eta 1916 urteetan.[1]

Pertsonaiaren ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Les Vampires-en Irma Vep kabareteko abeslaria da, baima «les Vampires» elkarte sekretuko kide da, gaizkile-talde bateko kide (ez dira banpiroak edo naturaz gaindiko botereen jabe). Taldearen aurkari batek (Moreno) hipnotizatuko du Irma Vep, eta haren maitale bihurtuko da. Morenok taldeko nagusi Banpiro Handia hiltzeko aginduko dio. Azkenean, taldeko buru bihurtuko da, atxilotzen duten arte.

Musidora aktoreak egin zuen Irma Vepen rola, eta bereziki ikonikoa bilakatu zen gaizkintzarako hark janzten zuen jantzia, catsuit beltza kagularekin. Musidorak bere irudia ikonikoa bihurtu zuen, emakume boteretsu eta vamp baten ikono izan zen pertsonaia, inspoirazio Frantziako surrealistentzat eta zinema expresionistarentzat, eta kontraste egiten zuen gainera Mary Pickford edo Lillian Gish aktore estatubatuarrek jokatzen zituzten dama hauskorren rolekin.[2]

1996an pertsonaiaren gaineko Irma Vep filma egin zuen Olivier Assayas zuzendari frantziarrak, eta ariketa meta-filmiko batean auto-erreferentziak gehitiz, izen bereiko telesaila ere bai 2022an.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ingelesez) Quinn, Karl. (2022-05-30). «Irma Vep is a brilliant, baffling TV delight. Here’s how to unlock its secrets» The Sydney Morning Herald (Noiz kontsultatua: 2024-03-12).
  2. (Katalanez) «Musidora, la musa transgressora» beteve.cat 2019-07-19 (Noiz kontsultatua: 2024-03-12).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]