Irula

Wikipedia, Entziklopedia askea
Irula
Datuak
JatorriaMundaka, Bizkaia
Musika motarock
Urteak1980ko erdialdea - 1990ko amaiera.
Taldekideak
Piru
Jon Ander
Joni
Jose

Irula 1980ko hamarkadan Mundakan sorturiko rock taldea izan zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irula rock musika Mundaka herrian sortu zen, 80. hamarkada erdian eta gehienbat gaztelaniaz abesten zuen nahiz eta kantaren bat euskaraz ere abestu. Euskal Rock Erradikalaren barruan, bere kantu gehienak garai horietan ohikoak ziren protesta abestiak egiten zituzten[1] nahiz eta bere abesti ezagunenaren gaia horrelakoa ez izan.

Piruk gidatzen zuen banda, aurretik, The Pretty Horses edota Saldiak taldeetan ibilitako kitarrajolea. Maketatxo bat ekoiztu ondoren, Piru eta Jon Ander bikotea Bermeo herriko Crater heavy taldeko bi kiderekin elkartu ziren, Johnny (bateria) eta Jose (baxua), Irula Express taldea eratzeko.

1986. urteko otsailaren 2an, Bilbo hiriko Garage aretoan jo zuten lehen aldiz jendeaurrean. Ondoren, Irula Express taldean aldaketa batzuk izan ziren eta IRULA bezala soilik jarraitu zuten aurrera. 1987. urtean, Gernika 37/87 jaialdiko lehen egunean jo zuten, Johnny Guarrotxena (bateria), Asier Gusmano Arteta (baxua) eta José María Aspiunza Renteria "Piru" (abeslaria eta gitarra) osatzen zuten IRULA taldea. [2].

1989. urtean, Irula taldekoek "Las bragas", bere lehen diskolana, kaleratu zuten Basati Diskak zigiluari esker. Tsunami (Donostia) estudioetan ekoiztu zuten ia urtebete lehenago. 13 kantu biziak ziren, punk ikutuekin ("Mundaka city"), The Ramones edota Rolling Stones ("Tell me") bidean. Edorta Jimenez euskal idazleak "Alkohol" kanta idatzi zien. 1996. urtean, Irula taldekoek bere bigarren diskoa kaleratu zen, "Sakarra", DDT Banaketak zigilupean. Batiz kitarrajoleak, besteak beste, lagundu zien lan horretan. 2012. urtean, Casus Belli rock taldekoek Irula taldearen "Gaztetxea" kantaren bertsio bat moldatu zuten.

Bere kantarik ezagunena "Las Bragas" izan zen eta youtuben emanaldi ezberdinetan ikusgai dago[3].

Partaideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Partaide ezberdinak izan bazituen ere, hauek izan ziren azkenetarikoak[4]ː

  • José María Aspiunza Renteria "Piru" (abeslaria eta gitarra)
  • Jon Ander Monasterio Arteta (gitarra)
  • Johnny Guarrotxena (bateria)
  • Asier Gusmano Arteta (baxua)

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Las Bragas (1989)
  • Sakarra (1996)


Lehen diska honen abestiak beheko hauek dira, horietako batzuk youtuben ikusgai daudeː

1.- Las Bragas

2.- Mundaka City

3.- Alkohol

4.- Chicos y Chicas

5.- Años de Caña

6.- Tu Matx

7.- Tortura

8.- Recuerdo

9.- Kojón

10.- Gaztetxea

11.- Kristin

12.- Las Ballenas

13.- Hilak

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]