Irulegiko gaztelua

Koordenatuak: 42°46′47″N 1°30′49″W / 42.7796°N 1.51354°W / 42.7796; -1.51354
Wikipedia, Entziklopedia askea
Irulegiko gaztelua
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaLakidain
Koordenatuak42°46′47″N 1°30′49″W / 42.7796°N 1.51354°W / 42.7796; -1.51354
Map

Irulegi gaztelua Lakidainen zegoen Erdi Aroko gaztelua izan zen, izen bereko mendiaren gailurrean zegoena. 1374an Gonzalo Ruiz de Eransus alkaidea bertan bizi zen. 1494an Katalina I.a Nafarroakoak gaztelua eraistea agindu zuen beaumondarren beldur.

Lehenagoko aztarnak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irulegiko gazteluaren ondoan dagoen Irulegiko herrixka, Brontze Aroan eta Burdin Aroan okupatu zen, zehazki garai hauetan: Brontze Amaiera edo Burdin Aro hasiera, eta Burdin Aroa aurreratua eta Burdin aro amaiera[1]. Erromatarrak iritsi zinenerako bertako biztanleak baskoiak ziren, eta Sertorioren gerraren garaian erre eta hustu zena. Bertan aurkitu zen 2021ean Irulegiko eskua.

Erdi Aroko gaztelua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruñerrian hobekien ezagutzen eta mantentzen den Nafarroako Erresumako Erdi Aroko gotorlekua da. Arangurengo udalerriak bertako herritarrekin, Larrazkoa elkartearekin, Nafarroako gobernuarekin eta Aranzadi Zientzia elkartearekin batera gazteluan ikerketa arkeologikoak egin eta berreraiki zuten.[2][3]

Ingurune topografikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gailurrak malkar harritsu bat du iparraldean, eta beste latitudeetan mendi-mazelak. Hegoaldean, alderik irisgarrienean eta beraz albo hori babesteko, ur-hobia zuen.

Gazteluaren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da ziur ezagutzen zein urtetan eraiki zen gotorlekua. XII. mendetik aurrera, gaztelu baten informazioa dago baina baliteke aurretik eraiki izana. Gotorleku hori alkaideen bizileku izan zen, gotorlekua kontserbatzeko, zergak kobratzeko eta Nafarroako hiribururako bidea zaintzeko betebeharra baitzuten.[4]

Iñaki Sagredoren ustetan[5], haren kokaleku estrategikoak eta inguruko gotorlekuekin duen ikus-komunikazioak pentsarazten dute Iruñeko erresumaren hastapenetan eraiki zela. Garai haietan, gotorlekuetan oinarritzen zen Iruñerriko baskoien defentsa-sistema; arabiarrak zien frankoen mugimenduak zelatatzeko. Sortu berria zen Iruñeko erresuma haren defentsa-sistema desfasatuz joan zen mugak zabaldu ahala. Ordurako, mugak ez zeuden Tafallan edo Monjardingo gazteluan, Ebro ibaitik haratago baizik, eta, gotorleku horien erabilgarritasuna txikituz joan zen. Baskoien hasierako gotorleku horiek espetxe edo bizileku gisa erabiltzen hasi ziren; baina, gerra-garaietan, beren izaera militarra berreskuratzen zuten.

Agaramontarren eta Beaumontarren arteko gerra zibilean Leringo kondea zen gazteluaren jabea, eta, XIV. mendearen bukaera hartan, Juan Mearin beaumontarra zen hango alkaidea. Hala ere, 1494ko irailaren 19an, Joanes III eta Katalina I Nafarroako errege-erreginek berreskuratu zuten gotorlekua. Urte hartako abenduan, Juan Garrok eta Remonet kapitainak hura suntsitzeko agindua jaso zuten, baliogabekotzat eta garestitzat jotzen baitzen. Suntsitze horrekin saihestu nahi zutela Gaztelaren hurbileko jendeak hiriburutik hain hurbil jabetzak izatea. Almenak eta harresiaren parte bat, defentsa-ateak eta bestelako elementuak eraitsi zituzten; hala ere, ez dirudi kalte horiek erabat baliogabetu zutenik gaztelua, eta, segur aski, dorre nagusiak bizilekua izaten jarraitu zuen. Denborak eta moldatzeko dirurik ezak gazteluaren behin betiko suntsipena ekarri zuten.[5]

Indusketen historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikerketa-proiektua 2007an abiatu zen, Aranguren ibarreko Udalak elkarlan-akordioa sinatu zuenean Aranzadi Zientzia Elkartearekin.[6]

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Aiestaran, Mattin; Ruiz-González, Daniel; Sesma, Jesús; García, Jesús; Alustiza, José Antonio Mujika; Iriarte, Eneko; Mauleon, Juantxo Agirre. (2021). «Trabajos arqueológicos en el yacimiento de Irulegi (Valle de Aranguren) 2021» Trabajos de Arqueología Navarra (33): 103–111.  doi:10.35462/TAN33.4. ISSN 2530-5816. (Noiz kontsultatua: 2022-11-14).
  2. «Irulegiko Gaztelua: 2018ko Irailak 27-29» Ayuntamiento de Aranguren / Aranguren Ibarreko Udala (Noiz kontsultatua: 2020-07-09).
  3. «Erdi Aroko Irulegi (Aranguren) gazteluaren zaharberritze eta musealizazio lanen bukaera» Ayuntamiento de Aranguren / Aranguren Ibarreko Udala (Noiz kontsultatua: 2020-07-09).
  4. (Gaztelaniaz) Vigot, Iñigo. (2017-04-04). «"Iruñerria recupera los castillos destruidos tras la conquista". Naiz» naiz: (Noiz kontsultatua: 2020-07-09).
  5. a b (Gaztelaniaz) NAFARRA. (2016-09-15). «Castillo de Irulegi-ko gaztelua» NAFARRA (Noiz kontsultatua: 2020-07-09).
  6. Narbarte Hernandez, Josu. (2020). «Baskoien herri gotortu bat Pirinioen magalean» Argia (Argia) (Noiz kontsultatua: 2020-07-13).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]