Ixiar Oreja Unanue

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ixiar Oreja Unanue

Bizitza
JaiotzaAndoain, 1974 (49/50 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikaria eta telebista aurkezlea
KidetzaMaixa ta Ixiar
Genero artistikoatrikitia
Musika instrumentuapanderoa

Ixiar Oreja Unanue[1] (Andoain, 1974) gipuzkoar telebista aurkezle eta trikitilaria da, Maixa ta Ixiar bikotearen kide ohia.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maixa Lizarribarrekin herri txikietako erromerietan egin zituen lehen emanaldiak, anplifikatu txiki baten laguntzaz: ehun baino gehiago urtean. 1993an, Elkar diskoetxeak beste trikitilari bikote batekin -Iker eta Larraitz Goenaga anai-arrebekin- disko partekatu bat grabatzeko aukera eman zien.

Telebistan egin du lan, Euskal Telebistako Euskaraokea, Barrebusa eta Altza Porru! haur saioak aurkezten, baina musika agertokietatik kanpo jarraitzen du.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Maixa eta Ixiar (1993, Elkar). Iker eta Larraitzekin batera ateratako diska.
  • Uhinez uhin (1996, Elkar)
  • Mantalgorri (1997, Elkar)
  • Solasin (1998, Elkar)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Abizena horrela idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Orexa onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.